ANIMSA

Bizimodu erosoagoa lortzen lagunduko diguten 10 sistema

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

domotica_2Domotika (domus-etxe eta ika-automatiko) etxebizitzen automatizazioa da, energia, segurtasun, ongizate eta komunikazioaren arloetako kudeaketa-zerbitzuak eskaintzen dizkiguna.Badago beste kontzeptu zabalago bat, i-motika, sistema horiek eraikin ofizialetan, ospitaleetan, hoteletan eta abarretan ezartzen dituena. Hona hemen aplikazio horien 10 adibide:

1 Arrotzen aurkako sistema, bideo-zainketa

Sistema horrek etxeko ahulguneak (sarbideko atea, trastelekua…) segurtasunez zaindu eta arrotzak uxatzeko aukera ematen digu, irekitze- edo mugimendu-detektagailuen bidez eta urrutitik erabat kontrolatu daitekeen alarma baten bidez.Webcamak gelako irudiak eskainiko dizkigu denbora errealean, eta gure Smartphonean ikusteko eta hodeian grabatzeko aukera izanen dugu arrotzak sartuz gero.

2. Garaje-ateen eta barreren kudeaketa

Sistema horrek gure etxe, enpresa edo eraikinerako sarbidea urrutitik zaintzeko eta kontrolatzeko aukera ematen digu.Garajeko barrera edo atea ireki dezakegu gure Smartphonetik, ibilgailutik atera gabe edo harrera-postutik, sarbidea ordenagailu, tablet edo Smartphoneko pantailatik kontrolatuz.

3. Argiztapen eta klimatizazioaren kontrola

Gure zentral domotikoa programatuz, tenperatuta-, hezetasun- edo iluntze-sentsoreekin konektatuta, argiaren eta berokuntzaren gastuak aurreztuko ditugu.Mugimendu- edo bolumen-detektagailuak instalatuz gero, soilik norbait dagoenean argiztatuko dira gela jakin batzuk.

4. Leiho eta pertsiana motorizatuak

Gure pertsianetan eta leihoetan motor txiki batzuk jarriz, automatizatu egingo dugu horien irekiera eta itxiera.Sistema hori zentral domotikoarekin konektatuta dagoenez, pertsianak noiz ireki eta noiz itxi programa dezakegu.

5. Ureztatze-kontrola

Gure ureztatze-sistema zentral domotiko batera instalatzen badugu balbula automatikoen bidez, gure lorategietako ureztatzea programatu dezakegu gure ordenagailu, Smartphone edo tabletetik… Gainera, higrometria neurtzeko sentsoreak erabiltzen baditugu, lurrak behar duenean ureztatu daiteke.

6. Sute, gas eta uholdeen alarmak

Sirena-hotsak aktibatu daitezke, suhiltzaileei abisu helarazi, apar-ihinztagailuak piztu edo leihoak zabaldu, bai eta gertatutako guztiaren bideoa eta soinua grabatu ere.

7. Wifi inprimagailuak

Azken belaunaldiko inprimagailuak gure sistemen hari gabeko sarera konektatzen dira; beraz, wifi sareak iritsitako edozein puntutatik inprimatu daitezke dokumentuak.Zenbait modelok posta-kontu propioa dute, eta, beraz, dokumentuak internet bidez bidal daitezke gure bulegotik kanpo gaudenean.

8. Irudi eta soinuaren sistema

Komunikazioak hobetzeko aukera ematen dute, adibidez elkarrengandik urrun dauden pertsonen bilerak egiteko aukera emanez.

9. Entxufe adimendunak kontsumoa murrizteko

Argindarraren entxufe adimendunek etxeko edozein etxetresna elektriko konektatzeko aukera ematen digute, bai eta entxufatutako aparatuaren gastua jakiteko eta piztea/itzaltzea programatzeko ere.Gure sakelako telefonotik egin dezakegu hori, edo gure zentral domotikora konektatuta.

10. Domotika sukaldean

Hozkailuak barnean dituen elikagaien berri emanen digu, tenperatura bikaina, iraungitze-data eta abar.Labeak programa egokia hautatuko du, egosteko denborak eta jarraitu beharreko urratsak jakinaraziko dizkigu; mikrouhinak, labearen antzera, gidatu eginen gaitu, baita kalorien berri eman ere; garbigailuak jantzien etiketa adimendunak irakurri eta erabili beharreko programa zein den esaten digu, eta ohartaraziko gaitu bereizita garbitu beharreko jantziak nahasita sartuz gero.(Iturria: Eroski Consumer)