ANIMSA

Bihotza, irisa, genetika… identifikazio biometrikoko 10 sistema

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Erabiltzaileak eta pasahitzak iraganeko kontua izango dira laster. Norbanako berdingabeak gara eta gure gorputza izan liteke identifikazio-tresnarik onena. Gaur egun naturaltasunez ikusten dugu hatz-markaren bidez identifikatzea gure mugikorrak desblokeatzeko. Baina arlo horretan azterketa berriak ari dira egiten guri aukera “bitxiak” planteatzen. Ondoren aurkeztuko dizkizuegu proposamen berritzaileenak.corazon_2

  1. Hatz-marka: Identifikazio biometrikoaren aplikazioaren adibide klasikoetako bat da.
  2. Aurpegia ezagutzea: Bai 2D-n eta bai 3D-n, irudi digital batean oinarrituta nortasuna egiaztatzen duten aplikazio informatikoak dira. Hainbat eta hainbat tresnatan erabiltzen diren sistemak dira, esaterako, Facebooken edo Airbnben.
  3. Irisa ezagutzea: Adituen arabera, ezagutzeko aukera fidagarrienetako bat da. Aldez aurretik datu-base batean gorde diren eta positibo faltsuen aukera gutxirekin autentifikazioak egiteko aukera ematen duten ereduetan oinarrituta funtzionatzen du.
  4. Erretinaren eskanerra: Gisa horretako identifikazioak egiteko, intentsitate baxuko argi infragorria erabiltzen da. Erretinako odol-hodiek argi-mota hori begiaren gainerako zatiek baino gehiago xurgatzen dutenez eta eskaneatzean islatutako argi-kantitatea aldatu egiten denez, eredu bat sortzen da aldakuntzekin eta kode informatiko bihurtu ondoren datu-base batean gordetzen da.
  5. Ahotsa ezagutzea: Filmetako ohiko baliabidea da. Ezagutzeko sistema horiek gero eta ohikoagoak dira bizitza errealean ere gailu mugikorretan, automobiletan edo telebistetan identifikatzeko.
  6. Idazkera-eredua: Sistema honetan honako hauek aztertzen dira: zer abiaduratan idazten dugun, erritmoa eta teklatuaren gaineko presioa, zer idazten dugun kontuan hartu gabe.
  7. Ipurdia ezagutzea: 200 sentsore baino gehiago dituen besaulki batek % 98ko doitasunarekin identifika gaitzake. Automobil-sektorerako pentsatutako aplikazioa da.
  8. Ibilera: Gure mugimenduak hiru dimentsioko iruditan prozesatzean datza. Sistema hau pertsonen % 90 identifikatzeko gai da.
  9. Bihotza ezagutzea: Sistema honek erabiltzailearen bihotzaren geometria erabiltzen du hura identifikatzeko, eta erabiltzailea eskaneatuz eta monitorizatuz, beste norbait makina erabili nahian dabilen jakin dezake.  30 metrora monitoriza dezake bihotz bat eta ez du arriskurik osasunerako.
  10. Ezagutze genetikoa: % 100 segurua, baina motela eta garestia da.  Une honetan hainbat enpresa ari dira ikertzen arrazoizko kostua duen eta, ondorioz, hainbat tokitan jartzeko aukera ematen duen makina bat lortzeko.

Iturriak: