ANIMSA

Bide-orriak Administrazio Elektronikorako

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

solucion_integrada_v3ANIMSAk 39/2015 eta 40/2015 Legeen eskakizunak betetze aldera garatutako soluzioaren aurkezpena bukatu du. Soluzioak honako arlo hauei erantzun nahi zien: aplikazioen integrazioari buruzko datuak, datu bakarreko eredua, modulu-soluzioa eta biltegi dokumental bakarra.

Proiektuaren barnean, bide-orri bana bidali zaie gure bezero guztiei, entitate bakoitzarentzat pertsonalizatua; horretan, bilakaera digitalaren prozesuetan kontuan hartzeko jarraibideak eta urratsak deskribatu nahi izan ditugu, araudi berriarekin bat.

Modu horretan, Bilakaera Digitalari buruzko bide-orria 3 fasetan egituratuta, plan pertsonalizatuak ezarri ditugu, epe labur, ertain eta luzean egin beharreko jarduketak identifikatzen dituztenak. Xedea argi dago: oinarri izatea entitate bakoitzak jakin dezan non dagoen eta zer egin behar duen planteatutako helburuak lortze aldera.

Tramitazio elektronikoa, beste printzipio batzuekin batera –gardentasuna, arintasuna, prozeduren sinplifikazioa edo administratzaileen arteko lankidetza– funtsezko printzipioak izanen dira bilakaera digital horretan.

Dudarik gabe, bide-orri horiek abiatzea bultzada handia izanen da toki entitateen digitalizazioan; halaber, zenbait betebehar ere ezarriko ditu administrazio elektronikoaren inguruan, baina horiek eraginkortasun eta modernizazio handiagoa ekarriko dute erakundeetan, eta, beraz, zerbitzuak emateko modua ere hobetuko dute.

ANIMSAtik, Udalen bazkide teknologiko garen aldetik, aitortu egiten dugu, eta gure gain hartu, bilakaera horretan dugun eginkizuna; halaber, berriz ere ematen dizuegu aditzera oso garrantzitsua dela elkarlanean eta elkarketan oinarritutako estrategia bat izatea Nafarroako Udalen artean; izan ere, horrek lagundu eginen digu, dudarik gabe, legeriak zehaztutako helburu berri horiek lortzen.