ANIMSA

Bide-orria 39/2015 eta 40/2015 legeetarako

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

wordleANIMSAn, teknika eta antolakuntza arloetako soluzioak ezarri ditugu hainbat urtez, gure entitateen beharrei erantzuteari begira. Esan dezakegu dagoeneko ezarriak ditugula 39/2015 eta 40/2015 Legeetan biltzen diren alderdietako asko.

Gure aurreko informazio-buletinean jada aipatu genuen laster hasiko zirela indarrean 39/2015 eta 40/2015 Legeak, eta inplikazio handiak izanen zituztela administrazioen kudeaketaren gainean oro har, eta, bereziki, Udalen kudeaketaren gainean. (Artikulurako esteka)

Toki Administrazioen eraldaketa digitalak eta kudeaketa elektroniko integral baterantz abiatutako prozesuak, dudarik gabe, entitatearen maila guztietan izanen dute eragina; horrenbestez, jarduketa asko egin beharko dira hainbat esparrutan eta ez dugu ikusi behar unean uneko proiektu baten gisara, baizik eta bide luzeko lasterketa bat balitz bezala. Beraz, estrategia eta planifikazio bat ezarri beharko da.

ANIMSAn bost lan-ildo identifikatzen ditugu; horietan, modu paraleloan baina era integratu eta bateratuan jokatuz, Toki Entitateei erronka horri aurre egiteko aukera emanen dieten produktuak eta soluzioak garatzen ditugu.

  • Azpiegiturak zehaztea edo egokitzea.
  • Informatika-aplikazioak entitatearen kudeaketa elektronikorako.
  • Herritarrentzako zerbitzu elektronikoak.
  • Soluzioak dokumentu eta prozeduren kudeaketarako.
  • Informazioaren eta adierazleen aprobetxamendua eta elkarreragingarritasuna.

Duela zenbait urte abiarazi genuen lan horren ondorioz, gaur egun esan dezakegu ANIMSAk soluzio onak dituela Administrazio Elektronikoa ezartzeari begira, eta tresnak garatzeko lanean ere ari dela aipatutako lege horiek zehaztutako alderdi eta erronka berriei ekiteko.

Puzzle baten piezak balira bezala planteatu daiteke –erregistro elektronikoa, hodei pribatua, espedienteen kudeaketa elektronikoa, sinadura digitala, web atari korporatiboa, dokumentu-artxiboa, egoitza elektronikoa, faktura elektronikoen kudeaketa, erregistro telematikoa, jakinarazpen elektronikoa, zerbitzuen katalogoa, espedienteen onlineko kontsulta, gardentasun-ataria, komunikazioak, digitalizazio ziurtatua, eta abar– , eta ANIMSAk horiek eskaintzen dizkie jada toki entitateei; heldu diren urteetan planifikatu egin beharko da haien ezarpena, eta erronka horri aurre egin.

Toki Entitate bakoitzak abiapuntu bat izanen du bide-orri horretan; izan ere, haietako bakoitzak bere eboluzio propioa izan du azken urteotan kudeatzeko elektronikoa ezartzeko bidean. Hala ere, kontuan hartu behar dugu 39 eta 40 legeetan ezarritakoa betetzeko helburuak antzekoa izan behar duela kasu guztietan.

Horren ondorioz, uste dugu beharrezkoa dela Toki Entitate bakoitzak bere bide-orria izatea; hartan, identifikatu, ordenatu eta planeatu beharko dira egin beharreko lanak, baita haiek lortzeko beharrezkoak diren baliabide, esfortzu, azpiegitura eta inbertsioak ere.

31_ruta_eu

Hain desberdinak diren gai horien fusioa lortzeko, eta betiere udal bakoitzaren beharrekin bat, ANIMSAk lantalde bat sortzea planteatu du; zenbait entitate ardi dira lanean jada talde horretan. Talde horretan sartu nahi izanez gero, oraindik ere garaiz zaudete, honako esteka honen bitartez:

Talde horretan parte hartzeko interesa baduzu, bete honako formulario hau