ANIMSA

Beste Zazpi Toki-Entitate, ANIMSAko Akziodun

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Areso, Barasoain, Bidaurreta, Igantzi, Orbara eta Ziritzako udalak eta Mendialdeko Mankomunitatea ANIMSAko akziodun berriak dira otsailaren 21etik. Horrela, Nafarroako 169 toki-entitate dira orain ANIMSAren jabe.

accionistas_2ANIMSA ahalegintzen da udal guztiek behar dituzten irtenbideak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen, mundu digital berriak sortzen dizkien erronka eta aukerei eraginkortasunez aurre egin ahal diezaieten. Administrazio elektronikoa Nafarroako toki-entitateetan ezartzea izan da ANIMSAren gidalerroa azken urteetan, eta, horretarako, “Bide-orri“ izenburuko plan espezifikoa jorratu da, modu ordenatu eta arrazoizkoa aurrera egitea ahalbidetzen diena toki-entitateei, bakoitzaren abiapuntu, inbertsio-ahalmen, udal-antolakuntza, aldaketa-erritmoa eta abarren arabera.

Hona toki-entitateentzako proiektu azpimarragarrienak 2019rako:

  • Mugikortasuneko sinadura elektronikoa hedatzea.
  • Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) ezartzea.
  • Estatuko plataformekin integratzea (SIR, ORVE, Notific@, Apoder@, Cl@ve…)
  • Nafarroan banda zabala hedatzeko planean parte hartzea.
  • Dokumentuen kudeatzaile berria.
  • Ziurtagiriak egoitza elektronikotik automatikoki igortzea.
  • Ebazpenen eta akta elektronikoen kudeaketa.
  • Tramitazio-morroia egoitza elektronikoetan txertatzea.
  • Toki-entitateetako hardware eta software-aren egokitzapenekin jarraitzea (zerbitzariak, Office, etab.)
  • Animsako hodeiaren zerbitzuak ugaritzea.

ANIMSA. Historia, Misioa eta Ikuspegia.

ANIMSA 1985eko ekainaren 7an osatu zen enpresa publiko gisa, Nafarroako Toki Entitateen jabetzakoa. Iruñeko eta Lodosako udalen ekimena izan zen. Denbora igaro ahala, ANIMSAk zerbitzuak ugaritu eta informazio zein komunikazioko teknologiei lotutako irtenbideak ematen ditu gaur egun. Gainera, modu aktiboan laguntzen du haiek modernizatzen, eta teknologia eta antolakuntza-ereduak integratzen ditu, herritarren aldeko orientabide garbia emanez.

100 langile baino gehiago ditu egun ANIMSAk, eta IKT arloko produktu eta zerbitzu onenak eman nahi ditu Nafarroako toki-entitate guztien eraldatze digitala eta kudeaketa adimentsua lortzeko, erreferente izan daitezen maila nazionalean.