ANIMSA

Beste urte batez, ANIMSAk praktiken programan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urtero bezala, ANIMSAk FCT (prestakuntza-praktikak lantokietan) programarekin laguntzen du. Aurten, espezialitate desberdinetako bost ikaslek amaitu dituzte graduko ikasketak ANIMSAn.

practicas_3Martxotik ekainera, Oier Ardanaz, Sergio Fuertes, David García, Teodor Mivovan eta Estefanía Sotok sail hauetan parte hartu dute: Berrikuntza eta Garapena, Inplementazio Proiektuen Bulegoa eta Sistemak.

Aldi horretan, praktiketako langileek enpresaren dinamikan parte hartu dute, eta bertako egitura, funtzionamendua, zerbitzuak eta proiektuak ezagutu. Programaren parte diren ANIMSAko langileen laguntzarekin, hots, tutoreen laguntzarekin, ikasitakoarekin lotura duten hainbat lan garatu dituzte.

Ikasleen lana gainbegiratu eta jarraipena egiteaz arduratu diren enpresako langileek diseinatu, planifikatu eta antolatu dituzte finkaturiko prestakuntza-programa modurik onenean garatzea ahalbidetzen duten funtzioak. Horrela, ikasleek praktikan jarri ahal izan dituzte beren ezagutzak eta lan-gaitasunak, lan-mundurako sarbidea errazteko helburuarekin.

Bestalde, FCT praktiken programari esker, profil berriak ezagutzen ditu ANIMSAk. Ezagutza-bide baliagarria da hori, ikasleek heziketan zehar bereganatu dituzten ezagutzak praktikan jarri, eta beren gaitasunak erakusten baitituzte praktikek irauten duten bitartean.