ANIMSA

Berritzaile publikoaren konpromisoak. Lehenbiziko 10 erronkak 2015. urterako

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

“Berritzaile Publikoen Klubak” (CIP) gure esku jartzen du formulario bat berritzaile publiko gisa konpromisoa har dezagun, bai gure lantokian, bai gure ekipoarekin, administrazioarekin eta herritarrekin.

Urte berriaren asmo onei eransteko, jarraian dituzue proposamen horren 10 lehen konpromisoak.

Administrazio Publikoetan berritzaile gisa…

konpromisoa hartzen dut:

1. Sinesteko Administrazio hobe bat posible dela, eta amore ez emateko sekula hobekuntzak eta aldaketak eskatzeko orduan.

2. Bultzatzeko ezagutzaren transferentzia, aldaketaren kultura eta berrikuntza irekia.

3. Bultzatzeko bai eraginkortasuna, bai printzipio etikoak.

4. Mantentzeko ikasteko jarrera etengabe bat, “beta” egoeran beti, aldatzeko prest eta atea ez ixteko aukera berriei, leihoak irekiz ateak itxita aurkitzen ditudan lekuetan.

5. Elkarlanean eta lankidetzan aritzeko, eta konexioak eratzeko guztiekin haien potentzialtasunez baliatuta eta konpromiso hauekin bat egiten duten pertsonak bilatzeko eta haiei laguntzeko.

Lantokian honako konpromisoak hartzen ditut:

6. Inplikatzeko ekimen berrietan, helburuak lortzeko eta porrota onartzeko.

7. Analizatzeko egoera bakoitza berria balitz bezala, “beti egin izan da honela” leloa bazter utzita.

8. Integratzeko barreiatuta dagoen kapital intelektuala proiektu berrien inguruan.

9. Neure burua baldintzatzen ez uzteko politika edo hierarkiengatik, eta sinisten dudan haren aldeko lana egiteko.

10. Neure burua prestatzeko eta bikaintasuna bilatzeko.

Zure konpromisoa agertu nahi baduzu, jarraian dagoen estekan eskuragarri dituzu gainerako konpromisoak eta formularioa.
https://services.codeeta.com/widget/v3/45770?