ANIMSA

Belaunaldi berria: Microsoftek bukatutzat jo du 2003 zerbitzarientzako laguntza

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

shutterstock_105279440_jpgGarai berrietara egokitu beharra dago, soluzioak etengabe garatzen baitira. Joan den uztailaren 14an gertatu zen horietako bat, Microsoftek zerbitzurik gabe utzi baitu W2003SRV zerbitzaria bere bertsio guztietan. Horrek esan nahi du plataformak ez duela gehiago eboluzionatuko.

Animsan lanean ari gara 2003ko sistemak 2012koetara migratzeko, ingurune berriko konfigurazioak eta parametrizazioak egokienak izan daitezen entitate bakoitzaren beharrei begira.

Laguntzaren bukaerak instalazioetan berehalako ondoriorik eragin ez badu ere, jakin behar dugu Microsoftek laguntza hori ez emateak bertan behera utziko duela 2003ko sistemaren eguneraketa, eta horrekin batera segurtasun-partxeak, zuloen aurkako laguntza, eta abar. Horrek esan nahi du une honetatik aurrera nekez lortuko dugula emaitza positibo bat sistemen segurtasun-auditoria batean.

Garrantzitsua da balidazio-azterketa on bat egitea behar bezala erabakitzeko aldaketa zer unetan egin behar den, hori gardena izan eta ahalik eta eragin txikiena izan dezan gure funtzionaltasunetan, analisi indibidualizatuak egiteko makina bat metodo daudelako.

Animsatik harremanetan jarriko gara gure kideekin migrazioa ahalik eta modu egokienean eta gardenean egiteko bidea eskaintzen digun proiektua azaltzeko, gure zerbitzariak eraginkorragoak eta seguruagoak izan daitezen azken batean.