ANIMSA

Bartzelonako Mobile World Congress biltzarreko 10 joera

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

90.000 bisitaritik gora joan dira Bartzelonako Mobile World Congress biltzarreko 2.000 erakustokitan baino gehiagotan aurkeztutako berritasun guztiak ezagutzera. Jarraian haietako batzuk aurkezten dizkizuegu.

1- SIM unibertsal bat. Zenbait konpainiak azaldu zuten SIM unibertsal bat sortzeko lanean ari direla; beraz, ez da ordeztu beharrik izanen operadoreaz edo telefono-modeloaz aldatzean.

2- 5G, orainaldiko apustu bat. Ez da 2020. urtea baino lehenago iritsiko, eta oraindik ere guztiz zehaztu ez bada ere, 5G etorkizuneko arauaren gaia behien eta berriz aipatu zen hitzaldi eta eztabaida askotan.

3- Telefono kurbadunak. Hego Koreako Samsung taldeak, sakelako telefonoen lehen lerrora itzultzeko xedez, bi berritasun handi aurkeztu zituen Bartzelonan. Tablefono bat, S6 Galaxy Edge gailua, iPhone 6 Plus gailuaren arerio zuzena; eta haririk gabeko errekarga-sistema.

4- Ikearen Qi karga. Samsung bezala, IKEA altzarien fabrikatzaileak iragarri du haririk gabeko kargagailuak integratu dituela zenbait altzaritan. Besteak beste, idazmahaiak, lanparak eta gau-mahaitxoak izanen dira teknologia hori integratuta izanen dutenak.

5- “Smart watch” erloju adimendunak. Orain arteko joera diseinu futuristak zituzten erloju laukizuzenak egitea bazen ere, hemendik aurrerako diseinuetan esferak eta metalezko edo larruzko uhalak agertuko dira berriz ere, itxura klasikoa duten luxuzko markak gogora ekarrita.

6- Smartphoneak modulutan. Google enpresaren Ara proiektuak aldatzeko moduko atalak dituen smartphone bat fabrikatzeko aukera eskaintzen du; horrela, erabiltzaileak nahi dituen atalak aukeratuko ditu bere beharren arabera. Etorkizunean, Smartphone telefonoak modulutan fabrikatuko dira.

7- Errealitate birtualeko kaskoak. Modelo berriak smartphone telefonoetan dauden edukiei lotuta daude, eta, horiei esker, errealitate birtualeko jokoetan jolasteko aukera ematen da, baita 360 graduko bideoak ikusteko ere.

8- NXP aurikularrak. Audioa inolako haririk erabili behar izan gabe transmititzen dute belarriz belarri.

9- Interneten erregulazioa. Facebook-eko sarearen fundatzaile Mark Zuckerberg bertan izan zen, eta sarean neutraltasun bat mantendu beharra defendatu zuen, ziurtatuz ez zuela ondoriorik izanen sektoreko enpresentzat.

10- Objektu guztiak konektatuta. Internetera konektatzea jada ez da bakarrik ordenagailu, telefono edo telebista bidez egiten. Johnnie Walker markak txip baten bidez edukiak eskaintzen dituen whisky-botila bat aurkeztu zuen, adibidez, konbinatuak egiteko errezetak.