ANIMSA

Barne-komunikazioa, zerbitzu hobea emateko tresna bat

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Komunikazio eraginkorrago baterantz.

ANIMSAko 2016-2019 Plan Estrategikoan ezarritako lan-ildoei jarraiki, enpresa barruko komunikazio-plan berri bat egiten hasi gara. Planaren helburua da, batetik, ANIMSAren helburuak lortzen lagundu eta ahalbidetzea, eta, bestetik, ANIMSAn komunikazioa maila guztietan sustatzea. Hartara, biei esker, zerbitzu hobea emango diegu gure bezeroei.

Komunikazio irekia, norabide anitzekoa, koherentea eta irisgarria, kanal eta tresna egokiak zein helburu jakin bat dituena baliatzen dugu ANIMSAn, gure eguneroko zereginetan eta barne-prozesuetan eraginkortasuna handitze aldera. Komunikazio-plan egoki batek entitateko kide izatearen sentimendua areagotu, proiektuan parte hartzen dutenak motibatu eta lan-klima hobetzen du. Labur esanda, produktibitatea handitu eta zerbitzuen kalitatea hobetzen du.

Barne Komunikazioko Batzorde bat sortu dugu ANIMSAn. Enpresako hainbat langilek osatzen dute, eta barne-komunikazioaren hobekuntzarekin lotutako gai eta erronka guztiak jorratzea du xede, komunikazio demokratikoago bat sustatuta.