ANIMSA

AZAROAREN 17A “Udal Informatikari buruzko V. Nafar Topaketak”

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

triptico_EUZer da Nafarroako Toki Entitateen eraldatze digitala?, zer eragin dute guregan 392015 eta 402015 legeek?, zer egin behar dute eta zer egin dezakete Toki Entitateek?, nola iritsi gure herritarrengana eraldatze digitala erreala izan dadin?

Goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte, Iruñeko Iruña Park hotelean, galdera horiei erantzuten saiatuko gara, bai eta Nafarroako Toki Entitateen eraldatze digitalari buruz sor litezkeen beste batzuei ere. Garrantzitsuena da Nafarroako toki sektorearen foro bat sortzeko aukera izanen dugula, parte hartzeko eta elkarlanean aritzekoa.

Egun guztian zehar, Nafarroako eta kanpoko Toki Entitateen esperientziak ezagutuko ditugu, eta administrazioen arteko koordinazioaz, estrategiaz, elkarlanaz eta mintzatuko gara.

Ez dugu ahazten datuen segurtasunak eta tratamendu zuzenak gure sektorean duten garrantzia; beraz, probatu eginen ditugu gure segurtasun-sistemak, ziber-erasoen adibide praktikoak eginez.

Herritarren parte-hartzeak ere leku nabarmena du Topaketa horietan; izan ere, tresna eta soluzio batzuk ezagutzeko aukera izanen dugu, gure herritarrak parte-hartzaileagoak eta gure administrazioak gardenagoak izan daitezela lortzen lagunduko digutenak.

ANIMSAko lehendakari eta Iruñeko alkate Joseba Asirón jaunak inauguratuko du jardunaldia, eta Nekazaritzako, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde andreak eta Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasa jaunak itxiko dute.

Nafarroako tokiko sektoreko alkate, zinegotzi, idazkari, kontu-hartzaile eta teknikariek elkarlanerako eremu bat sortuko dugu, eta, han, funtsezkoa izanen da ideiak trukatzea.

Behera kargatu Jardunaldiaren programa .

Izena Emateko

Babesleak:

CaixaBank_logo_color_RGB_horizontal_72dpi_fondo_blancoHPE-Logo