ANIMSA

ARRAKASTA HANDIA HORNITZAILEEI FAKTURA ELEKTRONIKOARI BURUZ EMANDAKO HITZALDIEN LEHEN TXANDAN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

charlas_faceJoan den azaroaren 5ean, ANIMSAk amaiera eman zion, Lesakako Kultura Etxean, Administrazioarekin lan egiten duten enpresa eta autonomoei faktura elektronikoa aurkezteko emandako 11 hitzaldiren txanda bati; Nafarroako hainbat herritan eskaini ziren hitzaldi horiek.

Saio horietan, proiektuaren gaineko araudiak azaltzeaz gainera, “faktura elektronikoa” proiektuaren parte diren udalek haren ezarpena errazte aldera hornitzaileen esku jarri dituzten ekimenak eta tresnak ere aurkeztu dira.

Webguneen bitartez, udal horiek hainbat aplikazio eskaintzen dituzte, besteak beste, honako hauek: fakturak sortu eta bidaltzeko aplikazioak; bideo tutorialak; maiz egiten diren galderak; faktura elektronikoari buruzko dibulgazio-edukiak; eta laguntza-zerbitzu bat, ezarpena egitean gerta litezkeen arazoak konpontzeko.

ANIMSAk arrakastatsutzat jotzen du proiektua, batetik, 250 enpresatik gora joan direlako saioetara, eta, bestetik, ekimen horri esker nabarmen handitu delako udal horietan jasotako faktura elektronikoen kopurua, azalpenen ondorioz.

Lehenbiziko txandan parte hartutako udalak:

  • Altsasuko Udala
  • Arangurengo Udala
  • Berako Udala
  • Beriaingo Udala
  • Berriozarko Udala
  • Berriobeitiko Udala
  • Buñuelgo Udala
  • Caparrosoko Udala
  • Cizurko Udala
  • Corellako Udala
  • Cortesko Udala
  • Martzillako Udala
  • Mendaviako Udala
  • Lesakako Udala
  • Lodosako Udala
  • Noaingo Udala (Elortzibar)
  • Ribaforadako Udala
  • Tafallako Udala
  • Vianako Udala
  • Atarrabiako Udala
  •  Zizur Nagusiko Udala