ANIMSA

Erroldako Emaitzak aplikazioa eguneratzea

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Funtzionalitate berriari esker, automatikoki egin daitezke EINek hileko fitxategietako gorabeheretan eskatzen dituen mugimenduak.

Erroldako Emaitzak aplikazioaren eguneratze berria. Eguneratze horretan, “Erroreak tratatu” botoia sortu da “EINen Informazio-tratamendua” aukeran. Funtzionalitate berri horren bidez, EINek hileko fitxategietan bidaltzen dituen gorabeheren bidez eskatzen dituen mugimenduak automatikoki egin daitezke.

 

PROZESUAREN DESKRIBAPENA
Erroreak tratatzeko prozesuak funtzionatuko du baldin eta Errore zk. laukian balio bat badugu eta errore horren EINeren gorabeherak zerrendatuta baditugu.

Honako errore mota hauek lantzen ditu:
• 76 AEEn alta ematea
• 80 Bizileku-aldaketagatiko baja, baieztatzeke
• 81 Jaiotzagatiko alta, baieztatzeke
• 82 Heriotzagatiko baja, baieztatzeke
• 101 Erroldatze Kontseiluaren erabakiz egindako mugimendua
• 103 Datu pertsonalen aldaketa, Erregistro Zibilak jakinarazitakoa
• 106 Beste udalerri batean alta ematearen ondorioz aurkitutako udalerrien arteko kopia 135 Barne Ministerioak jakinarazitako NANaren eguneratzea
• 136 Errorea Barne Ministerioak jakinarazitako NANean
• 137 Barne Ministerioak Espainiako nazionalitatea eskuratzeagatik emandako NANari buruzko jakinarazpena
• 138 Jaiotza-datan egon daitezkeen erroreak
• 140 Ikasketa-mailaren eguneratzea, Hezkuntza Ministerioak jakinarazitakoa
Balidazioak zuzenak badira, mugimendu berria egingo da.

Prozesuak bi funtzionamendu-aukera ditu: informatiboa eta behin betikoa. Bi aukeretan bi zerrenda ageri dira:
1. Egin beharreko edo egindako mugimenduen zerrenda.
2. Atzemandako akatsen zerrenda; kasu horretan, ez da mugimendua egin.

 

ANIMSAko Bezeroen Arlotik prestakuntzako plataformara sar daiteke. Bertan, gure aplikazioen berrikuntzekin eguneratutako eskuliburuen bertsio berriak daude eskuragarri.
Era berean, gogorarazten dugu, aplikazioak eguneratuta izateko, oso garrantzitsua dela saioa egunero berrabiaraztea.