ANIMSA

Animsaren Kuota Politikaren Aldaketa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urtero, ANIMSAk kuota-politika bat aplikatzen die zerbitzuak ematen dizkien Toki Entitateei; Administrazio Kontseiluak proposatutako kuota da, Akziodunen Batzorde Nagusiak berretsitakoa.

DINEROJoan den 2015eko maiatzaren 14an ANIMSAko akziodunen azken batzar nagusia egin zen, eta besteak beste kuota-politika aldatzea adostu zen; horrela, akziodunak eta akziodun ez direnak bereizten dira orain.

Alde batetik, adostu zen aurreko ekitaldietako kuotaren zenbateko berbera (BEZa barne) mantentzea Toki Entitate akziodunentzat, eta lortutako emaitza toki entitateentzako inbertsioetara bideratzea, hurrengo ekitaldiko aurrekontu-partidetan sartuz.

Gainera, erabaki zen kuota handituko zaiela, 2015eko bigarren seihilekotik aurrera, akziodun ez diren toki entitateei, hain zuzen ere %10 toki entitate akziodunekin alderatuta. Nolanahi ere, akziodun ez diren toki entitateen kasuan, adierazten edo adierazi badute kapital sozialeko parte izan nahi dutela organo eskudunaren akordioaren bitartez, toki entitate akziodunen kuotak ordainduko dituzte.

Aldaketa horren xedea da toki entitate akziodunek (horientzat ANIMSA bitarteko propioa da eta informatika-zerbitzua kudeatzeko modu zuzen bat) kuota berezia eta hobea izatea akziodun ez diren toki entitateekin alderatuta; bestetik, BEZaren gaineko Legearen azken aldaketaren ondorioa ere bada, horrek BEZari atxikiak ez diren operazioen artean sartzen baititu toki entitate akziodunei egindako operazioak.