ANIMSA

ANIMSAREN BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2021eko Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia

 

Datorren ekainaren 25ean, 10:00etan, Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra, egingo dugu telematikoki, ondorengo deialdiaren eta gai-zerrendaren arabera. ANIMSAko akziodun guztiek bilkura horri buruzko dokumentazioa kontsulta dezakete, helbide honetan:

https://www.animsa.es/juntageneral/

ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.

 

Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A sozietatearen akziodun jaun-andreei dei egitea Ohiko Batzar Orokorrerako. Batzarra, lehen deialdian, 2021eko ekainaren 25ean (ostirala), 10:00etan, egingo da; eta, beharrezkoa balitz, hurrengo asteleheneko ordu berean, lehen egun baliodunean, bigarren deialdian, telematikoki bideokonferentzia bidez Zoom plataforma erabilita. Honakoa izango da

 

GAI-ZERRENDA:

 

  1. Urteko kontu laburtuak eta kudeaketa soziala aztertzea eta, hala badagokio, onartzea. Baita emaitza aplikatzeko proposamena onartzea ere; hori guztia 2020ko abenduaren 31n itxitako ekitaldi ekonomikoari dagokio.
  2. 2021eko ekitaldirako aurrekontu ekonomikoak eta kontratazioen plangintza onartzea.
  3. 2021eko ekitaldirako jarduketa-, inbertsio- eta finantzaketa-programak (JIFP) eta kuota-politika.
  4. Kontseilariak izendatzea.
  5. Hartutako erabakiak formalizatzeko eta betearazteko ahalmenak eskuordetzea.
  6. Galderak eta eskaerak.
  7. Batzordearen akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.

 

Kapital Sozietateei buruzko Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, akziodunek gai-zerrendan jasotako gaiei buruz beharrezkotzat jotzen dituzten txostenak eta argibideak eskatu ahal izango dituzte, helbide elektroniko honen bidez: gestion@animsa.es(hala ere, beste baliabide batzuk ere erabili ahal izango dituzte eskaera hori egiteko).

 

Era berean, akziodunek aztertu, eskatu eta sozietatetik beren egoitza sozialean doan lortu ahal izango dituzte, edo berehala eta doan bidali ahal izango dituzte, Batzordeak onetsi beharreko agiriak; kontuen formulazioari, emaitza aplikatzeko proposamenari eta auditoretza-txostenari buruzkoak (horiek guztiak 2020ko abenduaren 31n itxitako ekitaldi sozialari buruzkoak), eta baita gai-zerrendako puntu guztiei buruzko erabaki-proposamenak ere. Aurrekoa gorabehera, informazio hori sozietatearen webgunean kontsultatu ahal izango da:  https://extranet.animsa.es/Accionistas/default.aspx

 

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an

 

Sin.:Isabel Segura Martínez and.

Administrazio Kontseiluko idazkaria