ANIMSAREN AKZIODUNEN EZOHIKO BATZAR NAGUSIA
Administrazio Kontseiluak, 2019eko ekainaren 27ean egindako saioan, onetsi zuen ANIMSAko –ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.– akziodunak deitzea Iruñean (Nafarroan) eginen den Ezohiko Batzar Nagusira; 2019eko irailaren 12an, osteguna, eginen da Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia 2), hitzaldi-aretoan (2.solairua). 13:00ean lehen deialdian, eta, beharrezkoa izanez gero, biharamunean, ordu berean, bigarren deialdian, honako GAI-ZERRENDA hau jorratzeko:
- Kontseilarien kargu-uztea eta izendapena.
- Kontu-ikuskaria izendatzea Kapital Sozietateen gaineko Legeko 264. artikuluan ezarritakoarekin bat.
- Hartutako akordioak formalizatzeko eta gauzatzeko eskumenen delegazioa.
- Galde-eskeak.
- Batzarraren akta irakurri eta, egokia bada, onestea.
ANIMSAren akziodun guztiek kontsultatzeko moduan dute saio horri lotutako dokumentazioa, honako helbide honetan:
https://www.animsa.es/EU/juntageneral/