ANIMSA

ANIMSAn egindako auditoretza nagusiak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk, bere erakundeei beren zerbitzuen kudeaketa eraginkorra emateko eta araudia eta barne-baldintzak betetzen direla bermatzeko asmoz, auditoretza batzuk egiten ditu; horietan, kanpoko eta kudeaketatik independentea den erakunde batek hainbat gai betetzen direla ziurtatzen du:

• Kalitatearen kudeaketa (ISO 9001:2015 arauaren arabera).
Arau hori nazioartean aitortuta dago kalitate-sistemak kudeatzeko; lan-esparru bat eskaintzen du; eta hobetu beharreko arloak identifikatzen laguntzen digu prozesu eraginkorragoak garatu ahal izateko. ANIMSAk arau horren araberako ziurtagiria du 2001. urtetik; eta haren irismena aplikazio informatikoen diseinu, garapen, ezarpen eta mantentze-lanetatik hasi eta erakunde elkartuen sare informatikoen kudeaketaraino iristen da. Urtero bi auditoria egiten dira, bata barnekoa eta bestea kanpokoa.
• Araudiak betetzea (Corporate Compliance).
2018. urtetik, ANIMSAk Araudiak Betetzeko sistema bat du ezarrita; eta sistema horren helburua da erakundeari, kontseilariei, zuzendaritza-taldeari eta erakundean lan egiten duten pertsona guztiei eska dakiekeen zaintza-, gainbegiratze- eta kontrol-betebeharra betetzea. Urtero kanpo-auditoria bat egiten da.
• Segurtasun Eskema Nazionala (SEN) (3/2010-SEN Errege Dekretua).
SEN delakoa betez, ANIMSAk sistema bat du ezarrita bitarteko elektronikoen erabileran beharrezko segurtasun-baldintzak ezartzeko eta mantentzeko, sistemen, datuen, komunikazioen eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzeko neurrien bidez. 2019. urteaz geroztik, ANIMSAk ziurtagiri bikoitza du, bai zerbitzu korporatiboetarako, bai hodei pribatuak gure erakundeei ematen dizkien zerbitzuetarako. Ziurtagiri horren irismena tartean sartutako diseinuko, garapeneko, instalazioko, sistemen administrazioko, mantentze-lanetako eta euskarri teknikoko prozesuekin lotutako informazio-sistemak dira.
Auditoretza horiek bi urtean behin egiten dira. 2021ean, gainera, sistemen segurtasunari buruzko hainbat auditoria espezifiko egin ziren Zentro Kriptologiko Nazionalarekin (ZKN) batera.
• Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBEO —2016/679 EB—, DPBEDBLO —3/2018 LO—).
ANIMSAk araudi horretan ezarritako baldintzak betetzeko sistema bat du ezarrita. Auditoretzek datu pertsonalen tratamendua arautzeko ezarritako neurrien eraginkortasuna egiaztatzen dute, baita pertsonek datu horien gainean dituzten eskubideena eta horiek eskatzen edo tratatzen dituenaren betebeharrena ere. Auditoria hori bi urtean behingoa da.
• Kontu-auditoretza (1/2010 Legegintzako Errege Dekretua).
Araudi horren 263. artikulua betez, ANIMSAk enpresa baten urteko kontuak eta kudeaketa-txostena berrikusten eta egiaztatzen dituen auditoretza hori garatzen du, bai eta beste finantza-egoera edo kontabilitate-agiri batzuena ere; kontu horiek auditatutako erakundearen ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi fidela adierazten ote duten erabakitzeko, aplikatzekoa den finantza-informazioari buruzko arau-esparruaren arabera.
Urteko kontuak honako hauek osatzen dituzte: egoera-balantzea, galdu-irabazien kontua eta memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria. Auditoria hori urtero egiten da.
• Ordainsari-berdintasuna (902/2020 Errege Dekretua).
Gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdintasuna arautzen duen 902/2020 Errege Dekretua betez, auditoria bat egiten ari da, bi sexuen arteko soldata-berdintasuna bermatzen duen arau hori betetzen dela ziurtatzeko.