ANIMSA

ANIMSAko Toki Erakundeak SENera egokitzeko prozesua

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (SEN) helburua administrazio elektronikoaren esparruan baliabide elektronikoen erabileran segurtasun-politika ezartzea da. Politika hori tratatutako informazioaren segurtasuna behar bezala bermatuko duten oinarrizko printzipioek eta gutxieneko baldintzek osatzen dute.

48_esquema_nacional2010eko urtarrilaren 29an, 3/2010 Errege Dekretua argitaratu zuen BOEk. Errege Dekretuak SEN arautu, administrazio elektronikoaren esparruan baliabide elektronikoen erabileran segurtasun-politika ezarri eta tratatutako informazioaren segurtasuna behar bezala bermatzen duten oinarrizko printzipioak eta gutxieneko baldintzak eratu zituen.

Noiz bete behar dute Toki Erakundeek SEN?

3/2010 Errege Dekretuko xedapen iragankorrak adierazten zuen Administrazio Publikoen sistemek Eskema horretara egokituta egon beharko luketela, beranduenez, Eskema indarrean sartzen denetik 48 hilabete igaro baino lehen. Hala ere, estatuko Toki Erakunde gehienak ez dira egokitu SENera.

Zer egin behar dute Toki Erakundeek SEN betetzeko?

SEN betetzeko bermea, bai Udaletan eta bai sektore pribatuak emandako zerbitzuetan, SENrekiko Adostasun Aitorpenean eta Ziurtapenean oinarritzen da. Horrek esan nahi du ENACek akreditatutako entitateen bidezko auditoretza-prozesu independente bat egin behar zaiola erakundeari. Entitate horiek adostasun-ziurtagiria egingo dute, Udaleko web-orrian erakutsi beharko dena.
Auditoretza Erakundearen informazio-sistema guztiei aplikatuko zaie, datu pertsonalen tratamendurik dagoen ala ez edo horiek izapidetzea egoitza elektronikoaren bidez egingo den kontuan izan gabe.

Zer ari da egiten ANIMSA?

ANIMSAn SEN betetzeko xedez ari gara lanean 3 alderdi desberdin eta osagarritan:

Guk kudeatu eta gure bezeroei eskaintzen dizkiegun aplikazioek eta sistema informatikoek aplika daitezkeen segurtasun-neurri teknikoak betetzea.
Sistema horiek ziurtatzea.
SENera egokitzeko prozesuari aurre egin ahal izateko Toki Erakunde bakoitzak izan behar duen jakineko dokumentazioa sortzea, arlo horretan aritzen diren udal-arduradunen lana erraztuta.

Zentzu horretan, ANIMSAk lehiaketa publikoa atera du ANIMSA eta bere Toki Erakundeentzat Segurtasunaren Eskema Nazionala egokitzeko eta betetzeko. Horrela, horien produktuak eta sistemak ziurtatzeko orduan, horiek automatikoki ziurtatuta geratuko dira erabiltzen dituzten Toki Erakundeentzat eta Udaletan ziurtapen horiek egitearen kostua askoz txikiagoa izango da.

Bestalde, garatu beharreko lanen artean, SENerako beraien ziurtapen-prozesuetan Toki Erakundeek erabil dezaketen txantiloiak edo dokumentazio estandarrak sortzea dago.

Hain zuzen ere, honako hauek egiteko txantiloiak emango dira:

a) Segurtasun-politika arloa ezagutzen dutela eta arlo horretako erabakiak onartzen dituztela adierazten duen Toki Erakunde bakoitzari dagokion organoaren sinadura.
b) Toki Erakundearen berezko zerbitzuak kategoriatan sailkatzea.
c) Sistemaren kategoria indarreko araudiaren arabera identifikatzea.
d) Segurtasun-politika.
e) Segurtasun-araudia.
f) Arriskuen analisien txostenak.
g) Arriskua tratatzeko Plana.
h) Aplika daitezkeen Segurtasun Prozedurak.
i) Zerbitzuak emateko beste sistema batzuekiko interkonexioen identifikazioa eta analisia.

SEN honako hauetan aplika daiteke: Administrazio Publikoetan, aurrekoei atxikitako edo aurrekoen mendeko erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitateetan eta haiei atxikitako edo haien mendeko zuzenbide pribatuko entitateetan.