ANIMSA

ANIMSAko erabiltzaileen erregistro berria

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Gure zerbitzuak hobetze aldera eta gure jarduketen gaineko kontrola handiagotzeko asmoz, ANIMSAko Erabiltzaileen Erregistro berria sortu behar du ANIMSAk, eta, beraz, bertan erregistratu beharko duzue gure zerbitzuak jasotzen ari zareten pertsona guztiek.

Hogeita hamar urteko bidea eginda, ANIMSAn 3.000 erabiltzailetik gora ditugu une hauetan, eta, hortaz, ezinbestekoa da, gure lana behar bezala egiteko, zuen lan-ingurua, kokalekua, erabiltzen dituzuen aplikazioak, gorabeheren historikoa eta halako beste kontu batzuk ezagutzea.

Hurrengo egunetan, formulario bat bidaliko dizuegu, eta erabiltzaile guztiek osatu beharko duzue hori; horrela, bildutako informazioari esker, gure zerbitzuak hobetu eta zuen beharrei hobeki erantzuteko aukera izanen dugu.

Baloratu dugu erregistro hori kudeatzeko eta eguneratzeko aukera onena zerotik hasita abiatzea dela; horrenbestez, garrantzitsua da ANIMSAKO ERABILTZAILE GUZTIAK berriz ere inskribatzea Erabiltzaileen Erregistro honetan, nahiz eta dagoeneko inskribatuta egon bestelako erabiltzaile-talde batzuetan, hala nola informazio-buletinean, arlo pribatuan edo prestakuntza-arloan.

Diru-bilketaren eta Kontabilitatearen arteko lotura 2016ko martxoaren 7an, 09:30etik 14:30era