ANIMSA

ANIMSAk webgunearen diseinua estreinatu du

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.
  • Webgune berria bakunagoa eta gailu anitzekoa da eta protagonismo handiagoa ematen dio gaurkotasunari sare sozialen, albiste garrantzitsuen eta gertakarien bitartez.
  • Aukera ematen die Nafarroako toki-entitateei eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutzeko.

Beti eguneratuta.

Beste onura askoren artean, sare sozialek aukera ematen digute erabiltzaileek nahi dutenaren entzuketa aktiboa egiteko, gure proiektuak eta zerbitzuak denbora errealean zabaltzeko eta kontaktu profesionalen sarea sortzeari esker sektoreko joeretan eguneratuta egoteko. ANIMSAn, horien bitartez komunikatzearen aldeko apustua egin dugu. Horregatik, azaleko orritik kontsulta ditzakezu Linked-in, Twitter eta Facebook-eko gure kontuak eta, hemendik aurrera, baita Instagramekoa ere.

Bestalde, ANIMSAren agenda gertakarien atalean dago jasota. Ikastaroak, hitzaldiak, informazio-saioak eta abar webgunearen atal horretan jasoko dira.

Zerbitzuak klik batean

Diseinu berriak webgune eguneratuagoa, praktikoagoa eta erabilgarriagoa du, baina, batik bat, gure zerbitzuak Nafarroako toki-entitateei aurkezteko ingurune aproposa eskaintzen du. Horregatik nabarmendu dugu azaleko orrian.

  • Erabiltzaileen Arretarako Inprimakia, edozein entitatek Sare Zuzeneko zerbitzuari egindako eskabideak erregistra ditzan.
  • Konfiguratu zure eskaintza: Toki-entitate elkartuek ekipamendu informatikoa eta kontsumigarriak oso prezio onuragarrietan lortzeko gunea.
  • Gure entitate elkartuetan Administrazio Elektronikoa ezartzeko proiektuei buruzko informazio guztia.
  • Gaurkotasuna azken Buletinean.

Diseinu berriari esker, webgunearen azala garenaren eta egiten dugunaren erakusleiho bat da eta toki-entitateek gure produktu eta zerbitzuen katalogoa ezagutu dezakete bertan.

Nor GARA ANIMSA?

ANIMSA enpresa publikoa da, Nafarroako 169 toki-entitateren jabetzakoa. Webgunearen azaletik jakin daiteke zein diren ANIMSAren akziodunak mapan klikatuz.

Bertsio berri honetan ere atal berriak sortu ditugu enpresa osatzen dugun pertsonak pixka bat hobeto ezagutu ditzazuen. Gainera, “Pertsonak” atalaren bitartez, curriculum vitae-ak bidal diezazkigukezu eta/edo enpresaren enplegu-eskaintzak ikus ditzakezu.

Webgunearen bertsio berri honek diseinu hobea du, eta baita nabigazioa eta edukiak ere. Horrek esan nahi du erabiltzailearentzako webgunea dela, nabigazio irisgarria duela eta edukiak toki-entitateen premiei begira daudela.

Bertan nabigatzera eta tresna horrek eskaintzen digun edozein kanalen bidez gurekin konektatzera gonbidatzen zaituztegu.