ANIMSA

ANIMSAk “Udal Informatikarako IV. Nafar Topaketak” antolatzen ditu azaroan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Imagen_2_Nueva_Web

Heldu den azaroaren 13an, “Udal Informatikarako IV. Nafar Topaketak” eginen ditugu Iruñeko NH Iruña Park hotelean, Nafarroako toki sektoreko profesionalak biltzeko asmoz.

Topaketak elkarrekin egoteko eta parte hartzeko aukera bat izanen da, baita udalen gaurkotasunari lotutako ideiak eta esperientziak trukatzeko aukera ere; halaber, informazioaren eta komunikazioen teknologien arloko azken joeren berri jakinen dugu bertan.

Nafarroako udal guztiak daude gonbidatuta, eta bertan gai teknologikoari, zerbitzu-modalitateei, kudeaketa-soluzioei eta arrakasta-kasuei buruzko hainbat estrategia ezagutuko dira, hain zuzen ere, gaurkotasun handiko gaietan, hala nola faktura elektronikoan edo administrazioen arteko elkarreragingarritasunean.

Beste Autonomia Erkidego batzuetako profesionalek ere parte hartuko dute ekitaldian, eta administrazio elektronikoaz, herritarrentzako zerbitzuez eta udal arloko kudeaketaren modernizazioaz dituzten ideiak eta esperientziak partekatuko dituzte.

“Udal Informatikarako IV. Nafar Topaketak” aukera ezin hobea izanen da bertaratutakoen arteko solasaldi atseginak izateko eta esperientziak trukatzeko.

Doako jardunaldia bada ere, aurretik izena eman behar da, jarraian ageri den formularioa betez, bertara joan ahal izateko.

Topaketen Egitaraua

Izena Eman