ANIMSA

ANIMSAk trebakuntza eta laguntza ematen jarraituko du aurten diruz lagundutako administrazio elektronikoko proiektuak ezartzeko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urriaren 15ean amaitu zen Nafarroako toki-erakundeen eraldaketa digitalari lotutako diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko Nafarroako Gobernuak ezarrita zeukan epea. Horretarako, ANIMSAk xehetasunez aztertu zuen toki-erakunde bakoitza, kasu bakoitzean garatu behar ziren proiektuak zehazte aldera.

Proiektu horiek martxan jarri ondoren, ANIMSAk toki-erakundeei arreta pertsonalizatua ematen jarraituko du, guztia finkatzeko, kasuan kasuko kontsultei erantzuteko eta berariaz administrazio elektronikoaren inguruan trebatzeko.

ANIMSAk egindako 331 proiektu

Erakunde bakoitzaren egoera banaka aztertu ondoren, ANIMSAk administrazio elektronikoa ezartzeko edo hobetzeko eta digitalki eraldatzen jarraitzeko beharrezkoak iruditu zitzaizkion zenbait proiektu proposatu zituen, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen deialdiarekin bat etorriz.

Hain zuzen ere, ANIMSAk 331 proiektu prestatzen eta aurkezten lagundu zien Nafarroako 65 toki-erakunderi; proiektu horiek 217.376 euroko kostua izan zuten. Aurkeztutako proiektuen artean, nabarmentzekoak dira prozedurak digitalizatzeari eta katalogatzeari buruzkoak eta espedienteen kudeaketa, egoitza elektronikoko zerbitzuak eta kontratu publikoen kudeaketa hobetzeari buruzkoak.

Administrazio publikoaren digitalizazioa sustatzeko laguntzak

Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gehienez 200.000 euroko laguntzak eman zizkien toki-administrazioei, administrazio elektronikoa ezartzeko edo hobetzeko. Erakunde bakoitzak diruz lagun zitekeen inbertsioaren % 70 eta % 100 artean jaso zezakeen.

Deialdiaren helburua izan zen administrazio elektronikoa toki-erakundeetan ezartzen laguntzea, jardun-eremu guztietan, herritar guztien mesederako, administrazio elektronikoaren arloko legezko betebeharrak betetzeko. Azken finean, administrazio publikoak eraginkorrak, gardenak eta bizkorrak izatea nahi da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko ebazpenean esaten zenez, laguntza horiek 2021eko irailaren 15a baino lehen gauzatu behar ziren (eta, luzapena eskatuz gero, 2021eko urriaren 15a baino lehen), eta administrazio elektronikoko software-plataformak ezartzeko, integratzeko eta hobetzeko eta udal-langileak arlo horretan trebatzeko erabili ahal izango ziren.

Hauek ez dira izan Nafarroako Gobernuak eman dituen lehenengo laguntzak, 2020an lehen aldiz 100.000 euro bideratu baitzituen era horretako proiektuetara; zenbateko hura Nafarroako 69 udalek jaso zuten.