ANIMSA

ANIMSAK TOKI ERAKUNDEEN SEGURTASUN BULEGOA SORTU DU

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSA segurtasun-bulego bat sortzen ari da. Bulego horrek zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak eta zerbitzuak koordinatu eta abian jarriko ditu toki-erakundeetan eta beren informazio-sistemetan hurrengo urteetan.

Segurtasun Bulegoa tamaina desberdinetako 15 udalekin lanean hasi da eta Nafarroako Foru Erkidegoko gainerako sektore publikora hedatzea du helburu, Nafarroako toki-erakunde guztiei estaldura emanez. Horrela, zibersegurtasuna inbertsio bat izatea lortuko da, herritarrek zerbitzu publikoetan duten konfiantzarako eta udaletako enplegatu publikoen eta korporatiboen prestakuntzarako izango dena.

 

Udal hauek hartzen dute parte: Antsoain, Aranguren, Artazu, Barañain, Beriain, Burlata, Zirauki, Deikaztelu, Eguesibar, Galar zendea, Girgillao, Los Arcos, Mañeru, Atarrabia eta Deierri.

 

Bulego honen bidez, zerbitzu gehiago eta hobeak eskaini nahi dira, modu eraginkorrean eta kostuak murriztuz, erantzuteko gaitasuna hobetuz, inplikatutako guztien ahaleginak bateratuz udalerri guztiak modu homogeneo eta koordinatuan babesteko, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak hobetuz eta indartuz.

 

ANIMSAk bultzatutako ekimena da; eta segurtasun informatikoarekin oso kontzientziatuta gaude, gai hori toki-erakundeetara zabaldu nahi izateraino. Zentro Kriptologiko Nazionalarekin zuzeneko lankidetzan ari gara; eta uste dugu babes horrek erakundeen konfiantza eta uste osoa ahalbidetu duela proiektu honi gurekin batera ekiteko.

 

Lankidetza hori 2020ko martxotik dago martxan, eta gaur egun Segurtasun Batzordea eta Segurtasun Foroa eratu dira. Horietan erakunde onuradun guztiak daude ordezkatuta. Ilusio handiz ari gara dagoeneko lehen emaitzak lortzen, hala nola pribatutasunari eta zibersegurtasunari buruzko dokumentazioa eta dibulgazio-edukiak. Uda ondoren berariazko prestakuntza egingo dugu: behar bezala informatuta eta eguneratuta egon behar dugu.

 

Toki Erakundeen Segurtasun Bulegoak Segurtasun Eskema Nazionalaren aldeko apustua egin du lan-metodologia gisa, nahitaez bete beharreko legea dela ahaztu gabe eta informazioaren kudeaketa etengabe hobetzen saiatuz konfidentzialtasunari, osotasunari, eskuragarritasunari, egiazkotasunari eta trazabilitateari dagokienez.

 

Beste batzuentzat, zibersegurtasuna etorkizuna da, baina ANIMSAn errealitatea da.