ANIMSA

ANIMSAk online prestakuntzarako plataforma berria estreinatu du

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Erabiltzaileek gure aplikazioen katalogoaren aplikazio informatikoak eta informazioko teknologienak erabiltzean dituzten beharrak ase nahi ditugu Prestakuntza zerbitzutik. Gure zerbitzuen hobekuntza jarraituko prozesuaren zati baita, online prestakuntzarako plataforma berri bat estreinatu dugu.

Plataforma berria errazagoa da erabiltzen bai irakaslearentzat, bai ikasleentzat, eta hainbat hobekuntza txertatu ditu, hala nola:

  • Webgunearen eguneratzea; izan ere, azal berri bat du, zeinak aktibo dauden ikastaroak, bakoitzean dauden toki libreak eta programatutako datak agertzen baititu.
  • Animsak garatzen dituen aplikazioen hobekuntzak eta berrikuntzak erabilgarri egongo dira (erregistratutako erabiltzaileentzat soilik).
  • Berrikuntza gisa, blog bat sartu da, Prestakuntza Departamentuko albisteei buruzkoa: Prestakuntzaren planifikazioa, entitateen udal-kudeaketa ukitzen duen legedia berria eta abar.
  • Sartzea errazagoa izango da orain, login automatiko bat txertatuko baita Animsa Ikasgelatik; oso gardena ikasleentzat, beraz.

Orain arte bezala, ikasleek ikastaroen programazioa aurkitu, haietan parte hartzea eskatu eta egindako ikastaroen ziurtagiriak lortu ahalko dituzte plataforman. Halaber, eskura izango dira argitaratutako eskuliburu guztiak, edota ANIMSAko tutoretza-bideoen kanala. (http://www.aula.animsa.es/).

Zuen gustukoa izatea espero dugu