ANIMSA

ANIMSAk hodei pribatu bat sortuko du bere akziodunentzat.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

nube_privadaInformatika eta komunikazio arloetako azpiegitura berri baten bitartez, CLOUD COMPUTING delakoan oinarrituta, ANIMSAk “hodei” propio bat izanen du; haren bitartez, Toki Entitateek urrutiko sarbidea izanen dute bertan jarriko diren zerbitzu, eduki eta baliabideetara.

ANIMSAren hodei pribatuari esker, kide diren Toki Entitateen zerbitzu teknologiko hauen erabilera kooperatibo eta jasangarria egin ahal izanen da:

  • Posta elektronikoaren sistema
  • Web atarien alojamendua
  • Egoitza elektronikoen alojamendua
  • Urrutiko zerbitzuen zentroa
  • Informazioa jartzeko beste zerbitzu eta sistema batzuk, partekatutako baliabideak, datuetarako sarbide murriztua, eta abar.

2015eko Akziodunen Batzarrak hartutako akordioari esker egin ahal izan da hodei hori; izan ere, harrezkero Toki Entitateentzako inbertsioetara bideratzen da ANIMSAren zerbitzuen truke aurreko ekitaldietako zenbateko berbera mantentzeagatik lortutako dirua (BEZa barne).

Honako irizpide hauek erabili dira proiektu hori hautatzeko:

1. Inbertsioek interes eta aplikazio zuzena izan beharko dute Entitate Akziodunentzat.
2. Inbertsioek independenteak eta bereizita egon beharko dute zerbitzu-kuoten bidez finantzatutako zerbitzu eta kontsumoetatik.
3. Inbertsioek interesekoak izan beharko dute Entitate Akziodunen mota guztientzat, eta, halaber, proportzionalak haiek emandako zenbatekoekiko.
4. Akziodunen Toki Entitateek onetsi beharko dituzte inbertsioak.