ANIMSAk bere profila inauguratu du LINKED-IN, TWITTER eta FACEBOOK sareetan
Zabaldu egin dugu sare sozialetan dugun profila, komunikazio eta elkarlanerako kanal berriak bultzatu eta gure bazkide eta bezeroengandik hurbilago egoteko .
Beste abantaila askoren artean,erabiltzaileek nahi dutenari buruzko entzute aktibo bat egiteko aukera ematen digute sare sozialek; halaber, denbora errealean heda ditzakegu gure proiektuak eta zerbitzuak, eta sektoreko joeren gaineko informazio eguneratua ere eskura dezakegu kontaktu profesionalen sare bat sortuz.
Linked-In lan arloko sare sozial handiena da. ANIMSA linked in sarean web orriari esker, sektorean dugun posizionamendua hobetuko dugu, parte hartuko baitugu Nafarroako Toki Entitateentzat interesekoak izan daitezkeen gaiak jorratzen dituzten lantaldeetan. Era berean, Linked.in sareari esker, kontaktu profesionalen sare bat sortuko dugu, estatuko edo nazioarteko beste ekimen batzuetan parte hartzeko aukera eskainiko diguna gure Toki Entitateentzat soluzio egokienak bilatzeari begira.
Facebook, bestalde, oporraldiko argazkiak partekatzeko eta gure lagunen berri izateko tresna bat baino askoz gehiago ere bada. Gaur egun, sare sozial nagusia da. Egunez egun hazten ari da, eta Nafarroako zenbait toki entitate daude jada haren barnean. ANIMSAn, gure Facebook orriasustapen- eta hedapen-kanal bat izatea nagi dugu, kideek informazio eguneratua jaso dezaten eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuei buruz; aldi berean, erreferentzia-komunitate bat sortuko dugu toki administrazioko teknologia berrien sektorerako.
Twitter da ANIMSAren hirugarren apustua sare sozialetan. Twitterreko kontuaren bidez –https://twitter.com/animsa (@Animsa)– denbora errealean banatu ditzakegu gure bazkideentzat interesekoak izan daitezkeen berriak eta informazioak. Era berean, asko dira sare horretako kide diren toki entitate nafarrak; beraz, haiekin partekatuko ditugu sektoreko berrikuntza eta joera guztiak.