ANIMSA

ANIMSAK aplikazio berri bat diseinatu du, zerbitzu publikoen kostua analizatu eta kalkulatzeko aukera ematen duena

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Zerbitzu edo udal zentro bakoitzaren kostua kuantifikatzea da aplikazio horren helburua, haietan garatzen diren jarduera eta programak kontrolatzearen bitartez.

shutterstock_150567335_jpgKontuen Ganberak aurretik definitutako metodologia bati jarraikiz garatu du ANIMSAk kostuen aplikazio hori, eta Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiak ere parte hartu du.

Zerbitzu Publikoetatik datorren informazio guztiaren kontrola eta analisia errazten ditu aplikazioak, betiere ikuspegi ekonomiko batetik, SEPAL kontabilitatetik lortutako datuei esker.

Horrela, kostu guztien egozpenak egiten ahal dira zenbait zerbitzuren gainean informazio zehatza eta garrantzitsua lortzeko; hori ezagututa, Toki Entitateen gastuaren kontrol eraginkorra izateko aukera ematen duten erabaki egokienak hartzen ahal dira.

Kostuen aplikazio berriari esker, Toki Entitateek honako hauek guztiak egin ditzakete:

  • Argibide handiagoa izatea baliabide publikoak erabiltzearen eraginkortasunean.
  • Tasak edo prezioak zehaztea, lortutako diru-sarrerak analizatuta (estaldura-tarteak).
  • Laguntzea gastuen eta diru-sarreren aurrekontua egiten, kontrolatzen eta haren gaineko jarraipena egiten.
  • Analisiak egitea, bai eta beste Udal batzuekin konparazioak egitea ere.

Azken batean, aplikazio horrek informazio zehatza eta eguneratua ematen du ikuspegi ekonomikotik, gastuaren kontrol handiagoa izateko aukera eskainiz; horretan oinarriturik, gure udalerriek modu errazagoan hartuko dituzte beren erabakiak.