ANIMSA

ANIMSAk Administrazio Elektronikoa hedatzen jarraitzen du

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Guztira 99 bide-orri onetsita, ANIMSAk Administrazio Elektronikoa hedatzen jarraitzen du atxikitako toki-erakundeen artean.

hoja_ruta_2Joan den ekainean, urtebete igaro zen ANIMSAk bide-orri pertsonalizatuak aurkeztu zituenetik atxikitako toki-erakunde guztientzat, helburu bikoitz honekin: Administrazio Elektronikoa ezartzea eta 39/2015 eta 40/2015 legeen alderdi nagusiak betetzea.

Geroztik, oso bizkorra izan da proiektuak bai ANIMSAn, bai toki-erakundeetan eragin duen jarduera.

Bide-orriak (ia-ia ehun bat) onetsita, haietatik eratorritako 429 proiektuak planifikatu eta betearazi behar izan dira, eta, horretarako, egutegiak, ikasgelak eta gure ardura guztia eskaini behar izan ditugu urte osoan zehar.

Administrazio Elektronikoari buruzko 36 ikastaro eman ditugu guztira, aurrez aurrekoak guztiak, eta toki-erakundeetako 289 langilek parte hartu dute.

Egun, ANIMSAri atxikitako 78 toki-erakundek tramitatzen dituzte jada espedienteak modu erabat elektronikoan, Espediente Elektronikoa aplikazioa eta dokumentuen sinadura elektronikoa erabiliz. Faktura Elektronikoa ezarri da 65 toki-erakundetan eta 71 Egoitza Elektroniko garatzen ari gara, zeinetan herritarrek tramite elektronikoak egin, espedienteak erregistro telematikotik abiatu, jakinarazpen elektroniko frogagarriak jaso eta espedienteen egoera eta informazioa kontsultatuko ahalko baitituzte.

Beraz, esan dezakegu udalen eraldaketa digitala hasi dela eta gure artean geratuko dela.

Hamaika gauza ditugu oraindik egiteko, ordea, bide luzea dago ibiltzeko, baina, beti bezala, zuhurtziaz, irmotasunez eta sinesgarritasunez egingo ditugu, toki-erakundearen kudeaketa osoa ukitzen duen proiektu integral gisa ulertuta eraldaketa digitala.