ANIMSA

ANIMSAKO LANGILEAK LAN PRESENTZIALERA ITZULIKO DIRA, TXANDAKA, 6 HILABETEZ ETXETIK LANEAN ARITU OSTEAN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAko langileak normaltasunera itzuliz joango dira, Kontingentzia Planaren jarraibideak betez. Hain zuzen ere, Covid-19 gaitzak eragindako egoeran segurtasun osoz itzuli ahal izateko diseinatu da berariaz Kontingentzia Plana.

2020ko martxoaren 11. Koronabirus batek eragindako lehen mundu-mailako pandemia aitortu zuen OMEk.

Mundu osoak leku berean zuen arreta; Covid-19 gaitzak ekarritako egoerak eragin izugarria izan zuen esparru guztietan, eta ataka zail baten aurrean jarri zituen gobernuak, osasun-arloa, ekonomia, gizarteko ohiturak, lan-esparrua eta abar. Eta ANIMSA ez zen salbuespena izan.

Aurrekaririk gabeko egoera horri erantzuteko, alarma-egoeraren aitorpenari aurrea hartu zion ANIMSAk.

 

Datu-bilketa bat egin zuten, aztertzeko zer lanpostu ziren giltzarriak edo funtsezkoak, lana behar bezala egiteko, eta lana eta familia-bizitza uztartzeko neurri bereziak behar izango zituzten pertsonak identifikatu zituzten. Hori horrela, martxoaren 13an, simulakro bat egin zuten, langileen %50ek etxetik lan egin zuelarik. Emaitza bikaina izan zenez, martxoaren 16tik (astelehena) aurrera, langile guztiek etxetik egin zuten lan.

ANIMSArentzat, mugarri garrantzitsua izan zen gertakari hori, lan egiten eta gure bezeroei zerbitzu ematen jarraitu baikenuen inolako etenik gabe.

Alarma-egoera bukatuta dagoen honetan, eta langileek zenbait hilabetez etxetik lanean jarraitu ostean, Osasun Ministerioaren gomendioekin bat, iritsi da lan presentzialera itzultzeko unea, itzulera osasungarri bat bermatzeko xehetasun guztiak kontuan hartu eta zainduz.  Prebentzio-neurri egoki guztiak hartu ditugu: eguneroko garbiketa desinfektatzailea, aire-berritzea/aireztapena, trenkadak, musukoaren derrigorrezko erabilera, gel hidroalkoholikoen erabilera, eremu komunen erabilera mugatzea, bilera-geletako edukiera murriztea… Hori guztia langileak modu kontrolatuan eta seguruan itzul daitezen lan presentzialera, ANIMSAren Covid-19 Iraila – Abendua Planaren babespean.

Plan horretan, zenbait esparru landu dira:

  1. Antolaketa: Langileak txandaka antolatuko dira, talde bati itxialdia ezarriz gero, beste taldeak lanean jarraitu dezan, zerbitzua bermatze aldera. Zenbait neurri finkatu dira, eta COVID-19 Itzulera Planean jaso dira.
  2. Laneko Arriskuen Prebentzioa, kontingentzia-plan bat eta ANIMSAn funtzionatzeko jarraibideak jasotzen dituena.
  3. Itzulera osasungarri baterako plana.
  4. Eta hori guztia, komunikazio-plan batek lotuta.

Honako hau da neurri horien xedea:

  1. Behar bezala zerbitzu eman ahal izatea.
  2. Zerbitzua emateaz gainera, lanerako itzulera zuhurtzia- eta ardura-irizpideetan oinarritzen dela ziurtatzea.
  3. Arriskuak minimizatzea, lantaldeen, pertsonen eta enpresaren artean koordinazio eta harreman onak izanez.
  4. Langileen osasun fisikoa eta mentala zaintzea.
  5. Lana eta familia-bizitza uztartzeko erraztasunak ematea.

 

Bezeroak ere hartu ditugu gogoan.

Denbora honetan zehar, ANIMSAk arreta presentziala ere eman die bezeroei. Joan-etorrietan derrigorrean erabili beharreko KIT bat eman diegu gure langileei. Honako hauek eman zitzaizkien kit horretan: musukoak, babes-pantaila, eskularruak, birus-hiltzaileak, gel hidroalkoholikoa eta papera, erabilitako objektuak eta zerbitzu eman beharreko guneak behar bezala desinfektatu ahal izateko, eta zabor-poltsak, hondakinak kentzeko.

 

Gainera, dagokion prestakuntza eman diegu gure langileei segurtasunaren eta osasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren alorretan, bezeroei arreta emateko irteeretan zer neurri hartu behar dituzten jakin dezaten, beren zein gure bezeroen osasuna zaintze aldera.