ANIMSA

ANIMSA, TOKI ENTITATE AKZIODUNEN KUDEAKETA ZUZENA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Abenduaren 16an eta 18an, ANIMSAk akziodunak bildu eta beren izaera juridikoak berekin dakartzan inplikazioen berri eman zien. ANIMSAk dituen 130 akziodunetako 43 entitateetako 45 ordezkari bertaratu ziren.

Jarraian laburbiltzen ditugu jardunaldi horietan bertaratutakoei eman zitzaizkien ideia nagusiak:

ESPARRU JURIDIKO ADMINISTRATIBO

Gogoratu zen ANIMSA monopoliorik gabeko zerbitzu udalekotu gisa sortu zela, informatika-zerbitzuak kudeatzeko, bai entitate sortzaileenak, bai geroan kapital sozialean partaidetza eginez atxikiko zirenak, udalak, mankomunitateak edo kontzejuak izan.

Horregatik, bere eraketarekin bat, ANIMSA bere kapital sozialean parte hartzen duten toki entitate guztietako informatika-zerbitzuen kudeaketa zuzenaz arduratzen da, edozein dela ere akzioen portzentajea.

Esan daiteke ANIMSA bere objektu sozialaren esparruan aritzen dela lanean toki entitatea bera balitz bezala, legearekin bat, toki entitate akziodun guztien bitarteko propio eta instrumentalaren izaera baitu.

Horregatik, ANIMSAk, 2015eko ekitaldian zehar, bere akziodunen Jarduketa, Inbertsio eta Finantzazio Programa eginen du; horretan, zer jarduketa eginen diren eta horien finantzabidea azalduko da, eta toki entitate akziodunek onetsi beharko dute. Era berean, eta azken lege-erreformen ondorioz, toki entitate akziodunek adierazpen bat egin beharko dute Nafarroako Kontratazio Atarian, eta, horretan, ANIMSA aitortu beharko dute zerbitzu publikoaren kudeatzaile gisa.

ESPARRU FINANTZARIOA

ANIMSA bitarteko propio eta instrumental bat denez zerbitzu publiko bat garatzeko, ezin da “hirugarren” baten gisara hartu, ez eta entitateetatik urrun dagoen zerbait bezala ikusi ere, haien mende baitago. Horregatik, ANIMSA bere benetako izaeraren arabera finantzatu behar da toki entitateen bidez; hartara, aurrekontuetan ANIMSAren alde dauden transferentziak IV. eta VII. kapituluetan sartu beharko lirateke.

ESPARRU FISKALA

Berriki onetsi den Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legeak ere ANIMSA bitarteko propio instrumental izatea sendotzen du bere 7.8 artikuluan, BEZari lotuta ez dauden operazioei buruzkoan:

“/…/ Era berean, ez dira egongo zergari lotuta sektore publikoko edozein erakundek, elkartek edo entitatek emandako zerbitzuak, Sektore Publikoaren Kontratu Legeen gaineko testu bateratuko 3.1 artikuluak xedatzen duen bezala, zerbitzu horiek kide dituen administrazio publikoei edo guztiz horien mende dagoen beste bati eskaintzen badizkiete, baldin eta administrazio publikoek horien titulartasun osoa badute /…/”

Aurreko artikuluaren aplikazioak, ANIMSAri dagokionez, berekin dakar entitate horrek bere kapital sozialean parte hartzen duten udalei eta mankomunitateei edo udal edo mankomunitate horien mende dauden erakundeei eskainitako zerbitzuak BEZari lotuta ez dauden operaziotzat jo behar direla, eta, beraz, ez dute inolako zergarik ekarriko.