ANIMSA

ANIMSA Prestakuntza Zerbitzua

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Prestakuntza alderdi eztabaidaezina da administrazioen eraginkortasuna handitzeko

formacion_2ANIMSAtik, oso garrantzitsutzat jotzen ditugu prestakuntza-prozesuak udal-enplegatuengan jokabide egokiak eta gaitasunak sustatzeari begira. Hori dela eta, erabiltzaileek gure aplikazio-katalogoaren aplikazio informatikoak eta informazioko teknologiak erabiltzean dituzten benetako beharrak ase nahi ditugu Prestakuntza Zerbitzutik.

ANIMSAn, prestakuntza jarraituko programak jorratu eta kudeatzen ditugu, prestakuntza-ekintzen sorta zabala eskaintzen dutenak hainbat arlotan, hala nola udal-kudeaketan, administrazio elektronikoan, kontabilitatean edo web-edukiak kudeatzeko plataformetan.

Ondoko prozesuetan, gehien bat, eskaintzen dugu prestakuntza:

  • Entitate berriak sartzeko prozesuan.
  • Pertsona berriak sartzeko prozesuan.
  • Kudeaketa-prozesu edo aplikazio berriak sartu edo ezartzeko prozesuan.
  • Bezeroen eskaera puntualetan.
  • Udal-enplegatuen hobekuntza-prozesuetan.
  • Udal-kudeaketako prozesuetan aplikatutako teknologia berriak erabiltzeko prozesuetan.

Helburu horrekin, prestakuntzako ingurune teknologiko propioa dugu, udal-kudeaketako tresna guztiak biltzen dituena.   2 gela (24 erabiltzaile baino gehiago sar daitezke) eta langile espezializatuak udal-informatikan.

Prestakuntza presentzialaz gain, online prestakuntza-plataforma ere badugu. Ikasleak web-eremu pribatu baten bidez kudeatu dezake prestakuntza, hau da, modu pertsonalizatuan aurkitu dezake ikastaroei buruzko programazioa, haietan parte hartzeko eskabidea bideratu eta egindako ikastaroen ziurtagiriak lortu. Halaber, eskura izango ditu ANIMSAko eskuliburu guztiak, azken berrikuntzak eta nobedadeak, edo tutoretza-bideoen kanala (http://www.aula.animsa.es/).

Bukatzeko, informatika-probak egiten ditugu eta haiei buruzko aholkularitza ematen dugu toki-entitateek langileak hautatzeko prozesuei begira.

Hona gurekin harremanetan jartzeko helbidea: formacion@animsa.es