ANIMSA

ANIMSA DATOZEN LAU URTEETARAKO PLAN ESTRATEGIKOA PRESTATZEN ARI DA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSA DATOZEN LAU URTEETARAKO PLAN ESTRATEGIKOA PRESTATZEN ARI DA

Animsako zuzendaritza-taldea eta atalburutzak buru-belarri ari dira enpresaren plan estrategikoa prestatzen, jarduketa-ildo nagusiak ezarriko dituena datozen urteetarako.

 

Animsaren plan estrategikoa lanabes giltzarrietako bat da enpresak lana ahalik eta hobekien gara dezan datozen urteetan. Planifikazio estrategikorako prozesuak lan handi-handiko asteak hartuko ditu; egin beharreko diagnosi sakonak hausnarketa eskatzen du, baita jokaleku desberdinak partekatu ere, ezinbestekoa baita kanpo-ingurunea eta Animsa mugitzen ari den barne-egoera identifikatzeko. Izan ere, estrategia ezarri aurreko funtsezko alderdiak identifikatu behar dira.

Urri eta azaroan zehar, Animsak bete-betean lan egingo du hausnarketa estrategikorako prozesu berri honetan, non enpresako zerbitzu guztiek parte hartzen baitute erakundearen alor desberdinetako 14 arduradunen ordezkaritzaren bidez.

Krisia eta bidean dauden aldaketekiko erabateko ziurgabetasuna nagusi diren egungo testuinguru honetan, are beharrezkoa da denbora hartzea, errutinatik eta eguneroko lanetik at, gelditu, aditu eta zera pentsatu ahal izateko: zer egiten ari garen, nola egiten ari garen eta nora iritsi nahi dugun egiten dugun jarduera osoarekin.

Arriskuaren, ziurgabetasunaren eta ustekabekoaren kudeaketa are garrantzitsuagoa da une hauetan. Pentsamendu estrategikoari esker, etorkizunari begiratu eta aurreikusi ezin dena kudeatu ahal dugu, arriskuak arintzea ahalbidetuko diguten hainbat agertoki identifikatuz.

Prozesuaren emaitzaz, datozen urteetan erakundearen eremu guztietan erdietsi beharreko helburuetarako jarduketa-ildo nagusiak lortuko ditugu, ahaztu gabe ingurune gero eta aldakorrago batean bizi garela eta ingurune horrek jarduera horiek aldizka eta sistematikoki berrikustera beharko gaituela.

Hausnarketa-prozesua funtsezko bi fasetan banatzen da: batetik, barne eta kanpoko ingurunea diagnostikatzea, eta, bestetik, aurkezten diren indarguneen eta aukeren bidez, mehatxuak zein ahuleziak jorratzera bideratutako estrategiak definitzea.

Prozesuaren osagarri gisa, hedapen- eta jarraipen-faseak ezartzen dira. Fase horiek baliagarri zaizkigu bidetik ez desbideratzeko edo ezarritako ibilbideak zuzentzeko aurrez aurreikusi gabeko aldaketen aurrean, inguruneari aurrea hartzea edo hartara behar bezain azkar egokitzea eragotziko diguten desbideratzeak saihestuta.

 

Gure helburua da Nafarroako toki-entitate guztien eraldaketa digitala eta kudeaketa adimentsua bultzatu eta nazio-mailan erreferente bihurtzea.

Definitzeko prozesua amaitutakoan, prozesuaren ondorio nagusien berri emango zaie bezeroei eta akziodunei.

 

“Ez da nahikoa gauzak behar bezala egitea, behar bezalako gauzak egin behar dira” (Druker)