ANIMSA

ANIMSA – NASERTIC HITZARMENA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

PROIEKTUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Duela hainbat egunetatik hona, ANIMSA-NASERTIC hitzarmenean parte hartu nahi duten Animsako toki-entitate akziodunek proposamen bat jaso dute; proposamenak lanen deskripzioa eta Nafarroako Gobernuko sarera zuzenean konektatzeko proiektuan parte hartzearen kostuaren kalkulu ekonomikoa. Zerbitzuak konexio telematikoak hobetu eta Administrazio Elektronikoaren ezarpena bultzatuko du.

Toki-entitateei aurkeztutako proposamenak bi zati ditu, eta desberdinak dira bataren zein bestearen lanak eta gastuak.  Artikulu honen bidez, proposamenaren ezaugarri nagusiak deskribatuko ditugu.

Alde batetik, hasierako konexioa dago, kontzeptu hauek barnebiltzen dituena:

  • Azpiegituren instalazio fisikoa (zuntz optikoa, irrati-antenak,…), eta ekipamenduarena (switcha, suhesiak,…)
  • Bide eta erregelen konfigurazioa. Bai batzuek, bai besteek konexio segurua eta neurrira ahalbidetuko dute Nafarroako Gobernuak, Tracasak eta ANIMSAk eskainitako edo SARA sarearen barruan sartutako zerbitzu desberdinetara, baita, hala erabakitzen bada, interkonexioa beste entitate batzuekin, hala nola elkarteekin eta mankomunitateekin.

Kontuan hartu behar da, dena den, instalazio fisikoaren kostua aldakorra izan daitekeela, barne- edo kanpo-kanalizazioak dauden, eta azterketa zehatza egin beharko litzakeela.

Beste alde batetik, konektibitatea eta abiadura hartzen ditun zatia dago, kontzeptu hauek barnebiltzen dituena:

  • Azpiegituren mantentze-lan orokorrak; zerbitzua eman eta matxurak konpontzen direla bermatzen du, dauden arazoak zuzendu eta konektibitatea berrezartzeko.
  • 30 Mbps-ko abiadura generikoa bermatzen du, bi noranzkoa.
  • Konektibitatea internetekin.
  • Zuzeneko konektibitatea Nafarroako Gobernuko sarera eta toki-entitateetarako eskainitako zerbitzuetara, bai Nafarroako Gobernuak berak, bai Tracasak eskainitakoak, bai SARA administrazio arteko sareak eskura jarritako zerbitzuak barne hartuta. Hauek, besteak beste: EJZ, Aldizkari Ofiziala, Extranet VPN…
  • Konektibitatea ANIMSArekin, hobekiago sartzeko zerbitzuetara.
  • Konektibitatea toki-entitateen artean, haien arteko kolaborazioa edo erabilera partekatua badago (elkarteak, mankomunitateak…)
  • Konexio guztien segurtasuna ziurtatuko da.

Naserticek emango duen konexioa esklusiboa da, eta hori beste abantailetako bat da; izan ere, operadore pribatuenak ez dira esklusiboak izaten, eta harpidetza gehigarri bat kontratatu behar da, beste bezero batzuekin partekatu behar dena. Horrela, hainbat bezerok aldi berean erabiliko balute zerbitzua, murriztu egin liteke konexio-ahalmena.

Nafarroako Gobernuko sarerako zuzeneko konexioak, aldiz, abiadura bermatua izango du, hau da, askoz fidagarriagoa, sendoagoa eta bizkorragoa izango da, eta hobekuntzak ekarriko ditu ondokoen errendimenduari dagokionez: posta elektronikoa, tramite elektronikoak eta egoitza elektronikoaren funtzionamendua, CSRko sarbidea, web-ostatatzea…

Azpiegituren eta segurtasunaren mantentze-lanak ere barne hartzen ditu proiektuak. Horrek esan nahi du beharrezko aldaketak egingo direla bide eta erregeletan zerbitzu berrietara sartu behar denean edo segurtasun-erregela berriak ezarriko direla indarreko araudia (ENS, LOPD,…) betetzeko. Zerbitzu hori enpresa mailako konexioetan baino ez dute ematen operadoreek, eta ez etxe mailakoetan; horregatik, oso prezio altua izan ohi du.

Beste alde batetik, azpimarratu behar da, zerbitzua Nafarroako Gobernuko sarean bertan ematen denez, are bizkorragoa dela zerbitzua bera eta matxurak konpontzekoa, beste operadore batzuena baino bizkorragoa.

Labur esanda, ANIMSA-NASERTIC hitzarmenari esker, toki-entitateek konexio esklusiboa dute Nafarroako Gobernuko azpiegituretara; izan ere, ez da beste abonatu batzuekin partekatzen, eta horrek %100 bermatzen ditu eskaintzen dituen ahalmena eta abiadura.