ANIMSA, NAFARROAKO BERRIKUNTZA DIGITALAREN POLOAREN PARTZUERGOKO (IRIS) KIDE
Nafarroako Gobernua izanen da Partzuergoaren buru. Partzuergo horretan zentro teknologikoak, unibertsitateak, klusterrak, elkargo profesionalak eta enpresa elkarteak sartu dira, enpresen eta administrazioaren eraldaketa digitala sustatzeko.
Guztira 33 erakunde publiko eta pribatuk osatuko dute Nafarroako Berrikuntza Polo Digitalaren Partzuergoa (IRIS). Partzuergoak ETEen, industriaren eta administrazio publikoen lehiakortasuna hobetzea du helburu, eraldaketa digitalaren bidez. Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko buru izango da, eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria ere batzorde horretako kide izango da.
Informaizion Gehiago