ANIMSA

ANIMSA-K ONGIETORRIA EMAN DIE NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEETAKO UDALKIDE BERRIEI

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Hauteskundeak egin eta, joan den ekainaren 15ean, udalbatzak eratzeko osoko bilkurak egin ondoren, ANIMSA osatzen dugunok ongietorria egin nahi diegu udalkide berriei eta zorionak eman izendatutako alkateei. Bide batez, onena opa dizuegu hasi berri den legegintzaldi honetarako.

Hauxe da gure xedea: “Nafarroako toki-erakundeen jabetzako enpresa publiko bat gara, eta informazio- eta komunikazio-teknologien arloko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Teknologia horiek modernizatzen laguntzen dugu, teknologia eta antolaketa-ereduak bateratuz, eta, betiere, herritarren zerbitzura”. Hortaz, Nafarroako toki-erakunde guztiei ematen diegu zerbitzua, batetik, teknologiek eguneroko jardunean ondo funtziona dezaten lagunduz eta, bestetik, erakunde horiek herritarrei eskaintzen dieten kudeaketa eta zerbitzuak hobetuko dituzten irtenbide berriak martxan jarriz.

ANIMSA, erakunde akziodunen kudeaketa zuzenerako bitartekoa izaki, udalen laguntzaile berezko eta hurbil gisa hartu behar da, hau da, udalen informatika- eta teknologia-departamentua balitz bezala.

Helburu horrekin, bisita- eta bilera-erronda bat egingo dugu hurrengo egunetan, gure enpresa, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta Nafarroako toki-erakundeetan martxan jartzen ari garen proiektu teknologikoak aurkezteko. Laster egingo dugu bilera horien deialdia, eta parte hartzera animatzen zaituztegu.