ANIMSA

ANIMSA: JASANGARRITASUNA, ERAGINKORTASUNA ETA EFIZIENTZIA SEKTORE PUBLIKOAN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2017an egindako proiektu garrantzitsuenak aurkezteaz gain, 2018rako ildo estrategikoen berri eman zuten. Bestetik, Txema Aguinaga ANIMSAko gerenteak enpresak jasangarritasunaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren alde egindako apustua nabarmendu zuen.

ANIMSA, BERRIKUNTZA 119 PROIEKTUTAN.

animsa_2017

2017tik, ANIMSAK “hodei pribatu” bat dauka. Azpiegiturak kide diren tokiko erakundeetako zerbitzu teknologikoen lankidetza-erabilera jasangarria ahalbidetzen du. Guztira, 2017an, ANIMSAk 119 proiektu garatu zituen; garrantzitsuenak honako hauek dira:

Administrazio elektronikoaren arloko soluzioak:

  1. Administrazio Elektronikoari buruzko 144 ibilbide-orriren diseinu pertsonalizatua ANIMSAko kide diren tokiko erakundeentzat.
  2. Honako aplikazio hauek elebidun egitea: Biztanleen udal-errolda, Diru-bilketaren kontrola, Mantentze-lan orokorrak, Katastroaren kudeaketa, Gainbalioak, Inkesten kudeaketa eta Zirkulazio-zerga.
  3. Honako hauek ezartzea: Egoitza elektronikoak, Erregistro elektronikoak, Faktura elektronikoa, Inbentarioa, Jakinarazpen elektronikoa…
  4. Mugikortasuneko soluzioak
  5. Interfaze berri bat garatzea espedienteen kudeaketaren aplikaziorako.

 Udal-kudeaketaren arloko soluzioak

  1. Toki-azpiegituren eredu hibridoak + Hodei partekatua.
  2. Udal-webguneko atariaren eredu berriak diseinatzea, tokiko erakunde guztietara egokitua.
  3. IP telefonia berritzea, bai eta 900 telefono finko inguru ere (Iruñeko Udala).
  4. Alde Zaharreko sarbideak kontrolatzeko mahaigainerako aplikazioa.
  5. Galdutako animaliak kudeatzeko mahaigainerako aplikazioa.
  6. Aldizkakoak ez diren tributuak kudeatzeko mahaigainerako aplikazioa (Bide publikoaren okupazioa, Zangak, Obrarako lizentziak).
  7. Pamplona Card txartel turistikoa kudeatzeko aplikazioa.
  8. Tasak autolikidatzeko (tokiko erakundeak) sistema automatizatua
  9. BEZaren informazioa berehala lortzeko plataforma berria.

ANIMSAko gerenteak azpimarratu zuen eraldaketa digitaleko ESTRATEGIA ez dela soilik papera “klik” batekin ordezkatzea edo aplikazio bat instalatzea. Prozedura konplexu bat da non lan egiteko “moduak”, barne-antolamendua, prestakuntza eta dibulgazioa aldatuko diren, bai udal langileen esparruan, bai herritarrenean ere. Eta eraldaketak ANIMSAren, besteak beste, babesa eta laguntza behar du (Nafarroako tokiko erakundeena da).

Eraldaketa-prozesu horren zati gisa, 2017an, ANIMSAk 39.000 intzidentzia edo eskaera baino gehiagori erantzun zien; eta horietako % 77 egun bakar baten buruan konpondu ziren. Gainera, udaleko 700 langilek prestakuntza jaso zuten (gogobetetasun-maila 8,6koa izan zen), 24 bilera egin ziren proiektuak aurkezteko eta 224 bisita pertsonalizatu Nafarroako tokiko erakundeetara.

Herritarren ikuspuntutik, Iruñeko Udalaren kasuan, izapide telematikoei esker, herritarrek 164.778 ordu aurreztu dituzte 2017an joan-etorrietan eta Administrazioak 26.740 ordu berreskuratu ditu, beste izapide batzuetarako erabili ahal izan dituenak.

Ekonomiaren aldetik, ANIMSAk 2017 ekitaldiko kontuak aurkeztu zituen; 11.870,56 euroko emaitza positiboa izan zuen, 7 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua exekutatu ostean. Ildo beretik, enpresaren kudeaketari esker, soilik ANIMSAren bitartez lizitaturiko 12 kontratazioetan Nafarroako tokiko erakundeek 70.000 euro aurreztu zituzten 2017an. ANIMSAren datu horiek egiaztatzen dute posiblea eta ezinbestekoa dela enpresa publikoetako finantza-baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea.

Bestalde, ANIMSA gardentasunarekin eta ustelkeriaren aurkako borrokekin konpromisoa duen enpresa gisa gailentzen da. Hortaz, 2017an, ikerketa eta analisi bat egin zituen delituen prebentziorako programa bat ezartzeko (CorporateCompliance), erakundeak delituak saihestearen alde egindako apustu argiaren erakusgarri.

ANIMSArentzat, Nafarroako 175 tokiko erakunderi zerbitzua ematen dien elkarte izaki, ezinbestekoa da eraldaketa digitalaren erronkari aurre egitea, gure komunitatea osatzen duten toki-erakundeen tipologia desberdinak aintzat hartuta. ANIMSAk eraginkortasunaren eta efizientziaren aldeko apustua egiten du, lankidetzaren ikuspuntutik, baina kide den erakunde bakoitzaren eta Foru Komunitatearen ezaugarriak ahaztu gabe. Hori dela eta, enpresaren helburuetako bat inongo udalik prozesu honetatik kanpo ez uztea da, Nafarroako toki erakundeen artean eten teknologiak sortu ez daitezen.