ANIMSA

ANIMSA, Jasangarritasuna, Eraginkortasuna eta Efizientzia Sektore Publikoan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAK 2018KO EKITALDIKO KONTUAK AURKEZTU ZITUEN, 35.668 €-KO EMAITZA POSITIBOA LORTUTA.

Akziodunen batzarrean, maiatzaren 7an, ANIMSAko (Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A.) kudeatzaile Txema Aguinagak enpresako emaitza ekonomikoak aurkeztu zituen, baita 2018ko jarduketa eta lorpen nagusiak ere.

ANIMSAko kudeatzaileak nabarmendu zuen Administrazio Elektronikoa ez dela papera klik batengatik aldatzea, baizik eta prozesu konplexua dela, prestakuntza, lan egiteko “moduak” aldatzea eta herritarren artean hedatzea barnebiltzen dituena. Laguntza eta babesa funtsezkoak dira, beraz, eraldaketa horretan, eta ANIMSA enpresa, Nafarroako toki-entitateen jabetzakoa, aitzindaria izan da. ANIMSAren helburua da toki-entitateek baliabide guztiak modu egokian aprobetxatzea, haien bazkide teknologikoa baita, Administrazioaren eraldaketa digitala lortzeari begira.

Eraldaketa-prozesu horren baitan, 2018an zehar, ANIMSAk Nafarroako toki-entitateetako 1.058 pertsonari eman zien prestakuntza, eta erabiltzaileen 43.000 gorabehera baino gehiago artatu.

Tramitazio telematikoei esker, Iruñeko Udalari dagokionez adibidez, 2018an, herritarrek 191.336 ordu gutxiago igaro dituzte joan-etorrietan, eta Administrazioak 30.791 ordu berreskuratu eta beste zeregin batzuetarako bideratu ahal izan ditu.

Ikuspegi ekonomikotik, ANIMSAk 35.668 €-ko emaitza positiboa aurkeztu zuen 2018ko ekitaldiko kontuetan, 7 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua exekutatuta.  Ildo horretatik bertatik, enpresak egindako kudeaketari esker, Nafarroako toki-entitateek ia 90.000 euro aurreztu dituzte 2018an ANIMSAren bidez lizitatutako 16 kontratazioetan. ANIMSAren datu horiek baieztatzen dute beharrezkoa eta posiblea dela enpresa publikoetako finantza-baliabideen kudeaketa eraginkorra egitea.

2018an zehar, 117 proiektu garatu dira; hona hemen nabarmengarrienak:

Maila tekniko-operatiboan:

  1. “ANIMSAko hodei pribatua”. Funtsezko azpiegitura da, atxikitako toki-entitateetako zerbitzu teknologikoen erabilera kooperatibo eta jasangarria ahalbidetzen baitu, eta sendotu egin zen 2018an zehar.
  2. 255 soluzio ezarri ziren e-administrazioa toki-entitate bezeroen artean hedatzeari lotuta (Erregistro elektronikoa, espedienteak kudeatzeko interface berria, egoitza elektronikoak, sinadura eta jakinarazpen elektronikoa, mugikortasuneko sinadura, etab.).
  3. Iruñeko Udalaren webgune berria eta haren sektore publiko instituzionalaren gardentasun-atarien garapena, Open Source plataformaren gainean.
  4. Sinadura biometrikoa Iruñeko Udalaren Erregistroan/Erroldan eta Zergapekoentzako Arretan.
  5. Elkarreragingarritasuna beste administrazio publiko batzuetako soluzioekin (APODERA, NOTIFICA, Familia ugariak, Integrazioa NAOrekin, NAN Egiaztatzeko Zerbitzua eta bitartekaritza-plataformaren beste 9 zerbitzu).
  6. Udal-kudeaketako aplikazio informatiko hauek eboluzionatu dira modu transbertsalean toki-entitate guztietan.
    • BEZa berehala hornitzeko plataformaren ezarpena (PLASI).
    • Plusbalioen aplikazioaren egokitzapena 3/2019 Foru Legera.
    • Faktura zuzentzaileak, ordejarritako gastuak eta abar jasotzea Faktura Elektronikoen Sarrera-gune Nagusitik (FACE).
    • Batez besteko ordainketa-aldia kalkulatzea eta estatistikak egitea gardentasun-atarirako Kontabilitate Publikoaren aplikazioan.
    • Ibilgailuen gaineko zergaren akreditazio telematikoa (ATMV)Elkarlan-hitzarmena NASERTICekin Nafarroako Gobernuko Banda Zabaleko Planaren hedapena aprobetxatzeko.
  7. Belaunaldi berriko suhesiak erosi eta instalatzea segurtasun handiagoa bermatzeko eraso informatikoen aurka.
  8. Interneten nabigatzeko abiadura azkartzea, bai Iruñean, bai toki-entitateetan, komunikazio-kontratu berria oinarri hartuta.
  9. Posta elektronikoa hodeian zabaltzea 31 toki-entitateri; horri esker, sarbidea mugikortasunean eta gailu anitzetatik ahalbidetzen da.
  10. Hardwareari mantentze-lanak egiteko kontratu berria, zerbitzuen segurtasuna sendotu eta gorabeherei erantzuteko gaitasuna handitzeko.
  11. Ekipoen mailaz mailako birtualizatzea; horri esker, baliabideen eraginkortasuna handitu eta energia-kontsumoa murrizten da.
  12. Eraldatze digitalerako proiektua aurkeztea Tuterako Udalari.

Maila korporatiboan:

  1. 7 akziodun berri: Orbara, Igantzi, Ziritza, Areso, Barasoain, Bidaurreta eta Mendialdeko Komunitatea.
  2. Eta 6 toki-entitate bezero berri: Cabanillas, Areso, Lekunberri, Araxes Garaiko Mankomunitatea, Mendialdeko Mankomunitatea eta Auñamendiko Mankomunitatea.
  3. 2016-2019 Plan Estrategikoaren adierazleen %88 bete dira.
  4. Delituak Prebenitzeko Programa ezarri da.
  5. Antolakuntzari dagokionez, lanpostuen deskripzioak eguneratu dira.

Beste alde batetik, gardentasunarekin eta ustelkeriaren aurkako borrokarekin konprometituta dago ANIMSA. Hori dela eta, Delituak Prebenitzeko Programa (Corporate Compliance) egin eta ezartzen bukatu zuen 2018an, eta hori apustu garbia da entitatean delituak egitea saihestu eta sozietateko administratzaile eta zuzendarien eta sozietatearen beraren erantzukizuna prebenitzeari begira.

Nafarroako 175 toki-entitateri ematen die zerbitzua ANIMSAk, eta, harentzat, funtsezkoa da Eraldaketa Digitalaren erronkari aurre egitea, gure komunitatea osatzen duten toki-entitateen tipologia desberdinak aintzat hartuta. ANIMSAren apustua, beraz, eraginkortasuna eta efizientzia da, elkarlanetik abiatuta, bazter utzi gabe ez atxikitako entitate bakoitzaren berezitasunak, ez Nafarroako berezitasunak. Horrexegatik da enpresaren helburuetako bat ezein udal prozesu horretatik kanpo geratzea, zertarako eta eten teknologikoak ez gertatzeko Nafarroako toki-entitateen artean.