ANIMSA

ANIMSA jardunaldia informatika-segurtasunari eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruz

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.
  •  Iruñeko Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoan egin zen, eta 6 ponentziatan banatu zen, segurtasunean eta DBEOn adituek emanak.

  • Nafarroako udaletako ordezkariak etorri ziren ANIMSAk, Nafarroako 169 toki-entitateren jabetzekoa den enpresa publiko gisa, antolatutako ekitaldi horretara.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA“Toki-entitateak, segurtasun eskema nazionalaren eta datuak babesteko erregelamendu orokorraren aurrean” jardunaldiak, ANIMSAk antolatutakoak, arlo horietako adituak bildu zituen; informatika-segurtasunaren arloan jasan ditzakegun arrisku eta mehatxuak identifikatzeko beharrezko gakoak azaldu zituzten, baita Segurtasun Eskema Nazionala Nafarroako toki-entitateetan ezartzeko beharrezko jarraibideak aurkeztu ere.

Joseba Asiron Iruñeko alkate eta ANIMSAko lehendakariak ekitaldia hasi ondoren, Aritz Romeo Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politika Arloko zinegotzi ordezkariak hitza hartu eta azaldu zuen zer garrantzitsua den udalak proaktiboak izatea datuak babesteko orduan.

Jarraian, Luis Tarrafeta Iruñeko Udalaren Sistema Informatikoen arduradunak entitateak arlo horretan egiten duen lana azaldu zuen. Ulertu beharra dago Segurtasun Eskema Nazionala ezartzea ez dela lan-zama gehigarria edo bete beharreko beste arau bat, baizik eta zer ezarri behar dugun eta nola jakiten lagunduko digun tresnatzat hartu behar dugula, organismo bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.

Ondoren, Josu Francok, Strategy and Technology Advisor at Panda Security-tik, zibersegurtasunaren panorama aztertu zuen; zehazki, erronkari aurre egiteko egun eskura ditugun bitarteko eta soluzioak azaldu zituen.

Kafearen ondoren, Segurtasun Eskema Nazionalaren ezarpena eta haren inplikazioak jorratu zituen jardunaldiak. Miguel Angel Lubian Rueda CIES Taldeko Compliance arloaren arduradunak hartu zuen hitza, “Datu pertsonalak babesteko erregelamenduaren ezarpena eta haren lotura Segurtasun Eskema Nazionalarekin” gaia hizpide hartuta.

Ondoren, Nora Pachecok, Zentro Kriptologiko Nazionaletik, azaldu zuen ziberespazioaren babesa gobernuen lehentasun nagusietako bat izatera iritsi dela, segurtasun nazionaleko aferatzat eta gizartearen zein haien sistema ekonomikoen funtsezko ardaztzat jotzen dutelako. Azpiegitura eta informazio-sistemak segurtasun-maila optimoetan mantentzea giltzarri da herritarren eskubideak bermatu ahal izateko. Labur esanda, administrazio publikoek beren sistemak gero eta seguruagoak izatea lortzeko duten tresna da Segurtasun Eskema Nazionala.

Jardunaldia amaitzeko, Laura Villanueva ANIMSAko Kalitate Departamentuko buruaren txanda iritsi zen. Zehazki, ANIMSAk, toki-entitateetako informatika-departamentua den aldetik, toki-entitateentzat prestatu duen lan-plana zehaztu zuen.

Administrazio publikoek jakitun egon behar dute ingurune digitalean jasan ditzakegun arriskuez; hartara, beharrezko segurtasun-neurriak hartu behar dituzte datuak arriskuan ez jartzeko. Segurtasun Eskema Nazionalaren eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren ezarpena erronka berria da, eta Nafarroako toki-entitateek aurre egin ahal eta behar diote ANIMSAren laguntzarekin.