ANIMSA

Animsak sen-en ziurtatzen ditu bere zerbitzuak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAren Zerbitzu Korporatiboek eta Hodei Pribatuak SEN-en xedapenen arabera jaso dute ziurtagiria. Adostasun hori diseinu-, garapen-, instalazio-, sistema-administrazioko, mantentzeko eta euskarri teknikoko prozesuei lotutako informazio-sistemetara iristen da.

Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak araututako SEN-ek administrazio elektronikoan bitarteko elektronikoak segurtasunez erabiltzeko oinarrizko printzipioak eta gutxieneko eskakizunak ezartzen ditu.

Gure entitateen eraldaketa digitalaren alde egin dugun apustuan ez dugu alde batera utzi nahi maneiatutako informazioaren eta emandako zerbitzuen segurtasunaren bermea. Horregatik, gogor egin dugu lan gure barne-sistemek eta gure hodei pribatuak (besteak beste, Urruneko Zerbitzu Zentroa – UZZ hartzen duena) SEN-en xedapenak bete ditzaten.

Ziurtagiri horrekin, araudia betetzearekin dugun konpromisoa frogatu ez ezik, bestelako modu batean lan egitea ere eskatzen du, hain zuzen ere, sistemen, datuen, komunikazioen eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzen duen metodologia egituratuago bati jarraituz, segurtasun-arloan aditua den erakunde independente batek (AUDERTIS) ikuskatuta.

Aurrerantzean, soluzio teknologikoen horniduran edo zerbitzu-prestazioan parte hartzen duten sektore pribatuko operadoreei ANIMSAtik jakinaraziko diegu soluzio edo zerbitzu horiek SEN-en xedatutakoa bete behar dutela nahitaez eta, guk bezala, dagozkien adostasun-aitorpenak edo -ziurtagiriak izan behar dituztela.

Ikus CCN-CERTeko (Sektore Publiko Instituzionalaren atala) Sektore Publiko Ziurtatuaren zerrenda.

https://www.ccn.cni.es/index.php/es/esquema-nacional-de-seguridad-ens/sector-publico