ANIMSA

ANIMSA, BERIAIN ERAKUNDE-ARTEKO MAHAINGURU-FOROaren ANFITRIOIA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Joan den ekainaren 23an, BERIAIN ERAKUNDE-ARTEKO MAHAINGURU-FOROaren anfitrioia izan zen ANIMSA. Bi hilean behin Nafarroako eta Euskadiko IKT eragile publiko nagusietako arduradunen artean egiten den elkarlanerako foroa da, erakunde guztiek dituzten arazoak partekatzeko eta irtenbideak bilatzeko sinergiak eta proiektu bateratuak sortuz administrazio publikoen eraldaketa digitalaren esparruan.

Oraingo honetan, Iruñeko alkateak, Enrique Mayak (ANIMSAko presidentea ere badenak), eman zion hasiera topaketari, erakundeak foro horrekin duen konpromisoa indartuz eta administrazioen digitalizazioa inguratzen duen une interesgarria nabarmenduz:  “Administrazioak motibatzailea izan behar du ditugun mekanismoen bidez”.  “Next Generation Europako Funtsak iritsiko dira, eta Animsak hainbat proiektu ditu horientzat”, adierazi zuen Iruñeko alkateak.

 

Beriain Foroa gogoeta interesgarria da gaurkotasunaren, aukeren, erronken eta joeren inguruan (teknologikoak, legezkoak/araudietakoak, antolakuntzakoak eta pertsonenak, ekonomia- eta finantza-arlokoak, sozialak); horiek erakunde kideei eragin diezaiekete eta Foroari erronkak eskain diezazkiokete, Foroa osatzen duten erakunde bakoitzaren eskumen-eremuetan landu beharreko ekintza-arloak eta gai estrategikoak identifikatuz.

 

Kondestablearen Jauregian egindako saio honetan, erabaki beharreko alderdi garrantzitsuak aztertu ziren. Esaterako, zibersegurtasuna; talentua erakartzea eta atxikitzea; erabiltzailearen kudeaketa; edo Next Generation Europako Funtsen berehalako iritsiera, inoiz ikusi gabeko aukerak sortuko dituztenak. Ildo horretatik, zenbait gai sortu ziren, hala nola laguntzak gauzatu ahal izateko tresna berriak edukitzeko beharra, giza baliabideak kontratatzeko zailtasuna profilik gabeko testuinguru batean, edo ohiko proiektuei ekiteko baliabideak hornitzeko beharra Europatik datozen funtsen ondorioz sortzen direnen itxaropenaren aurrean. ANIMSAk ilusioz baloratzen ditu lortutako aurrerapenak; eta oso positibotzat eta eraikitzailetzat jotzen ditu TRACASArekin eta Arabako Kalkulu Gunearekin (AKG) egiten ari diren proiektuak, lankidetza publiko-pribatuaren ildo interesgarria adierazten baitute.

 

Saioan zehar, Beriain Foroak Iñigo Echeveste hizlari izateko aukera izan zuen. Design Thinking delakoan, maila goreneko espezialistetako bat da. Metodologia horrek eremu jakin batzuetan eta arazo mota jakin batzuetarako (konplexuak, lausoak, giza arazoak) dituen abantaila eta ekarpen nagusiak aurkeztu zituen, bai eta beste batzuetarako (arazo teknikoak) duen eraginkortasunik eza ere. Hori dela eta, administrazio publikoen eraldaketa digitala egokia izan daiteke arazo horiei teknika horren bidez heltzeko.

 

Azkenik, oso positiboa eta aberasgarria izan zen topaketa horretan, ondorioztatu zen premiazkoa zela erakundeen arteko lankidetza-proiektu bateratuak garatzea. Indarguneetako bat Beriainen berezko balioa dela nabarmenduta, foroak erakunde parte-hartzaile guztiei ematen dizkien abantailetatik eraikitzen jarraitzeko beharra nabarmendu zen.

 

Joaquín Sagüés ANIMSAko gerenteaz eta Ana Burgui Azpiegitura Arloko zuzendariaz gain, Beriain Erakunde-arteko Mahainguru-Foroan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuko Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi Guzmán Garmendiak eta Tracasako eta Navarra de Servicios y Tecnologías (NASERTIC) enpresako kideek. Eusko Jaurlaritzak, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko udalek eta Lantik, Arabako Kalkulu Gunea (AKG) edo IZFE erakundeek ere ordezkaritza dute, erakunde horietan zerbitzu informatikoen eta IKTen kudeaketaren arduradunak baitira.