ANIMSA

AMAIA FLAMARIQUE OSÉS, Proiektuen eta Ezarpenen Bulegoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

-Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zure lanaren garapenari?

Nire lanean aldez aurretiko planifikazioa eta antolakuntza egon da zuzendarien eta atalburuen aldetik, eta, horri esker, nire lanarekin jarraitu ahal izan dut, lan egiteko unean aldaketen inpaktua handia izan gabe. Nire kasuan, etxetik bulegotik bezala lan egin ahal izan dut: nire ordenagailurako urrutiko sarbidearekin eta etxerako dei-desbideratzearekin, nire lana normaltasunaz egin ahal izan dut. Lan handia egin dugu, baina asko eskertzen ditut guztia prestatu duten lankideen lana eta gure entitateen erabiltzaileen laguntza handia, aldaketak ulertu baitituzte eta markatuz joan garen erritmoetara moldatu baitira.

 

-Eta nola bizi izan duzu pertsonalki?

Pertsonalki, zorte ona izan dut. Ez dut kontu garrantzitsuak (gaixotasuna, lana…) pairatu dituen hurbileko egoerarik jasan izan, ez seniderik ez gertukorik. Amonengatik kezkatuta egotea, lanaren eta familiaren arteko uztartzea eskola-adinean dauden seme-alabak izanda… izan dira, nolabait, zailtasunik esanguratsuenak.

 

-Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenuke?

Nire ondorioa? Egoera nork bizi izan duen modua pairatu dugunaren araberakoa dela, eta oso bestelakoa. Niretzat, bizi ditugun une hauetan bertuterik handienetako bat pertsona bakoitzak hartzen dituen erabakiak errespetatzea da; unean onartzen denaren muga zeharkatu gabe, betiere.

Urtea oso tristea izan da eta gauza negatibo asko izan ditu, baina ondorio positiboren bat atera dezakegu ere. Generaman bizi-erritmoa apur bat moteldu, eta helduei eta familiari arreta eman behar izan diegu, berriz atera gara paseatzera familiakook… Denetik ikasten da.