ANIMSA

Akziodunen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Akziodunen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia. Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 23an egindako saioan, onetsi du ANIMSAko 130 akziodunak deitzea Iruñean (Nafarroan) eginen den Ohiko Batzar Nagusira; 2015eko maiatzaren 14an, osteguna, eginen da Armada etorbideko 2. zenbakiko erdisotoan dagoen eraikineko hitzaldien aretoan, eguerdiko ordu bata eta erdietan lehen deialdian, eta, beharrezkoa izanez gero, biharamunean, ordu berean, bigarren deialdian, honako gai-zerrenda hau jorratzeko:

  1.  Honako informazio hauek aztertzea, eta egokia bada, onestea: 2014ko ekitaldiaren memoria, balantzea, galeren eta irabazien kontua, aldaketen egoera ekitaldiko ondare garbian, auditoria-txostena eta ekitaldiko emaitzaren aplikazioa.
  2. Aurrekontu ekonomikoak onestea 2015. urterako.
  3. Kudeaketa zuzena: Jarduketa-, inbertsio- eta finantzazio-programak, kuoten eta erregularizazioaren politikak 2015eko ekitaldian.
  4. Administratzaileen ordainsaria.
  5. Hartutako akordioak formalizatzeko eta gauzatzeko eskumenen delegazioa.
  6. Galde-eskeak.
  7. Batzarraren akta irakurri eta, egokia bada, onestea.

Akziodun guztiek, Kapital Sozietateen gaineko Legeko 272.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, berehalakoan eta doan jasotzen ahalko dituzte sozietatetik onestekoak diren dokumentuak, baita kontu-ikuskariaren txostena ere, honako helbide elektroniko honen bidez: gestion@animsa.es, aldi batera utzi gabe eskaera hori egiteko beste bide batzuk erabiltzeko aukera”.