ANIMSA

Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Administrazio Kontseiluak, 2015eko uztailaren 31n egindako saioan, onetsi zuen ANIMSAko –ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.– akziodunak deitzea Iruñean (Nafarroan) eginen den Ezohiko Batzar Nagusira; 2015eko irailaren 15ean, asteartea, eginen da Armada etorbideko 2. zenbakiko erdisotoan dagoen eraikineko hitzaldien aretoan, 13:30ean lehen deialdian, eta, beharrezkoa izanez gero, biharamunean, ordu berean, bigarren deialdian, honako GAI-ZERRENDA hau jorratzeko:
1. Kontseilarien kargu-uztea eta izendapena.
2. Kontu-ikuskaria izendatzea Kapital Sozietateen gaineko Legeko 264. artikuluan ezarritakoarekin bat.
3. Hartutako akordioak formalizatzeko eta gauzatzeko eskumenen delegazioa.
4. Galde-eskeak.
5. Batzarraren akta irakurri eta, egokia bada, onestea.