ANIMSA

Administrazio Elektronikorako bide-orria marrazten

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk Toki Entitateentzat administrazio elektronikoaren arloan prestatutako soluzioa Nafarroako geografia guztian zehar aurkeztu eta gero, maila indibiduala jorratzeko unea da. Alegia, entitate bakoitza analizatzeko ordua, eta zuetako bakoitzarentzat egokiena den aukera proposatzekoa.

video_admin_elecANIMSAk garatutako soluzio teknologikoa honako printzipio hauetatik abiatuta egin da:

INTEGRAZIOA
Zenbait aplikaziok edo modulu espezifikok osatzen dute soluzioa, eta haietatik, eskumenak, prozedurak, jarraibideak edo prozesuak kudeatzen dira. Halere, aplikazio espezifiko horiek guztiek haien artean integratuta egon behar dute, informazio komuna partekatu eta interakzioa ahalbidetzeko.

DATU BAKARRA
Informazio bat behin bakarrik agertzen da udal datuen eredu guztian. Datu bat sartu, aldatu edo ezabatuz gero, eragina izanen du hari erreferentzia egiten dioten kudeaketa-puntu guztietan.

MODULARITATEA
Proiektua transbertsala denez eta antolakuntzan eragina duenez, pixkana-pixkana abiatu behar da soluzio teknologikoa; horrela, antolakuntzak aldaketak barneratzeko duen gaitasunaren arabera sartuko dira moduluak.

37_solucionAdministrazio Elektronikoa aldaketa sakonak ekartzen ari da, bai Toki Administrazioak barnetik kudeatzeko moduan, bai haien zerbitzuak herritarrei emateko moduan edo beste Administrazioekiko harremanen moduan; beraz, helmen handiko proiektutzat jo behar dugu hau, hainbat jarduketa-lerro dituena eta eragin transbertsala izanen duena antolakuntza guztian.

ANIMSAk Administrazio Elektronikoaren arloan egindako soluzioan, funtsezko ZAZPI pieza identifikatzen ditugu, Administrazio Elektronikoa kide diren Entitateetan ezartzeko orduan.

WEB atarien soluzioak
Udalaren egoitza elektronikoa
Erregistro elektronikoa
Sinadura digitala eta jakinarazpen elektronikoa dituen espediente elektronikoa
Faktura elektronikoa
Gardentasunaren ataria
Proiektuaren hedapena

Hortaz, aplikazio eta modulu multzo bat da, guztiz integratuta dagoena Udal Kudeaketaren gainerako aplikazio eta datuekin; horiek ezarri eta gero, pixkana-pixkana aldatuko dira, bai Nafarroako Toki Entitateen barne kudeaketako eredua, bai haien zerbitzuak emateko modua eta kanpoko ingurunearekin harremanak izateko modua.

Informazio-saioetan iragarri genuen bezala, maiatzean zehar, harremanetan jarriko gara ANIMSAko kide diren entitate bakoitzarekin zuen proposamen pertsonalizatua aurkezteko.