ANIMSA

Administrazio elektronikoari buruzko webinarrak ANIMSAn

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2021eko abendua

Uztailean, ANIMSA web-mintegiak egiten hasi zen eta, haien bidez, bereziki administrazio elektronikoarekin erlazionatutako kontzeptu eta edukiak partekatu ahal izan ditu bazkideekin. Horri esker, eraginkortasun handiagoz jarri dira abian ezarritako soluzioak.

Adibide gisa, dokumentu elektronikoa hobeto kudeatzeko funtzionalitatea eta eragiketak aurkezteko web-mintegiak egin ditugu astero:

• Egiaztapen-kode segurua dokumentuetan txertatzeko prozesua.
• Egoitzako jakinarazpen elektronikoaren prozesuan kanpo-dokumentuak txertatzea.
• ANIMSAren sinadura-sistema berria: SignDesk.

Ikusi ahal izan dugunez, era horretako ekimenek, ezagutza partekatzeko ez ezik, gure bezeroekin elkartzeko eta haiengana hurbiltzeko ere balio dute, eta hori oso garrantzitsua da ANIMSArentzat. Hori dela eta, oso positiboak iruditzen zaizkigu halako saioen onurak; bereziki parte-hartzaileekiko harreman zuzena, eta prestakuntza horiek grabatzeko aukera, a posteriori prestakuntza-material gisa erabili ahal izateko.

Horregatik, datorren urtean ere ANIMSAk halako jarduerak egiten jarraituko du, oso positiboak baitira administrazio elektronikoa sustatzeko eta behar bezala ezartzeko. Gure bezeroen beharrei erantzutea eta soluzio berriak abiarazteko lan dinamizatzailea egitea espero dugu.