ANIMSA

Administrazio Elektronikoaren urbanizazioa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

39 eta 40 legeek Administrazio Elektronikoa eraikitzeko eszenatoki berri bat marraztu dute. Administrazioa ez dago soilik gure udal-bulego edo eraikinean, baizik eta elkarren artean konektatuta dagoen urbanizazio gisa ezartzen da, gutxienez.

52_urbanizacionOrain dela gutxi arte, informatika esparruko komunikazioei buruz hitz egiten genuenean, kontrolaturiko kokapen ezagun batean konektaturik zeuden bi edo hiru ekipori buruz aritzen ginen; esaterako, bulego bat. Baina informatika eta komunikazioak, eraldatzeaz gain, etengabe eboluzionatzen ari dira, eta eragile, plataforma eta tresna berriak agertzen ari dira.

Administrazio Elektronikoaren kasuan, beste hainbat esparrutan bezala, ingurune konplexuak eratzen dira, eta haietako elementu batzuk gure kontroletik kanpo geratzen dira. Adibide gisa, guztioi gertatu zaizkigu Microsoften eguneraketak, lanean zein esparru pertsonalean; izan ere, automatikoki instalatzen dira gure ordenagailuetan, eta beste programa batzuei eragiten diete, hala nola Javari.

Planteamendu horren arabera, ez gaude soilik gure zerbitzari, programa edo ordenagailuen menpe, baizik eta Espainiako beste toki batzuetan edo Europako beste herrialde batzuetan dauden zerbitzuen menpe ere (adibidez: gure Egoitza Elektronikora sartzen diren herritarren Ziurtagiri Digitalak egiaztatzeko, @firma deituriko Estatu zerbitzura konektatzen da; Espainian erabiltzen diren hainbat ziurtagiri igortzen dituzten zerbitzariekin konektatuta dago eta, are gehiago, beste herrialde batzuetako zerbitzarietara ere konektatzen da, ziurtagiri hori Espainiako autoritate ziurtagiri-emaile batek igorri ez duenean).

Elkarreragingarritasuna Administrazio Berriaren oinarrizko alderdietako bat da, eta ANIMSAk Nafarroako Toki Erakundeei laguntzen die eraldaketa digital horretan. Hala, ahal dugun neurrian, agertu litezkeen intzidentziak kudeatzen ditugu. Horrela, “urbanizazioko” komunikazioak gero eta arinagoak izango dira eta errepide digital berrietatik ibili ahalko gara normaltasun osoz.