ANIMSA

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN SOLUZIOAK PROPOSATZEN JARRAITZEN DU ANIMSAK KIDE DIREN TOKI ENTITATEENTZAT

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Datorren 2016ko urriaren 2an, indarrean hasiko dira Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea; administrazioen eta herritarren arteko harremanak eta administrazioen barne funtzionamendua zein haien arteko harremanak arautzea dira bi lege horien helburu nagusiak.

soliciones_admonLege berri horietan, oso kontuan hartu da azken urteotan IKTen (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) garapena. Tramitazio elektronikoa funtsezko tramitazio bilakatu da, “paperezko” tramitazioaren gainetik; izan ere, hemendik aurrera, erabat salbuespenekotzat joko da paperean egiten dena.

Gainera, beste printzipio batzuk ere aintzat hartu dira testu horiek garatzeko orduan, hala nola gardentasuna, arintasuna, prozeduren sinplifikazioa edo administrazioen arteko lankidetza.

Herritarrek administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez erlazionatzeko duten eskubidea, 11/2007 Legeak ezartzen zuena, obligazio izatera igaro da kolektibo jakin batzuen kasuan (pertsona juridikoak, profesionalak, elkargokideak, langile publikoak, eta abar), ezinbestez erlazionatu behar baitira bide elektronikoaren bidez.

Euskarri elektronikoan egin behar dira ezinbestez zenbait kontzeptu, adibidez udal erregistroa, artxibategi bakarra, jakinarazpenak, ekintza publikoen dokumentuak edo udal espedienteak berak, eta, beraz, herritarren esku jarri behar dira entitatearen egoitza elektronikoan.

ANIMSAk, udalen bazkide teknologikoa den aldetik, uste du funtsezko eginkizuna duela eraldatze horretan, honako lan hauek guztiak egiten ari baita: soluzio propioak garatu; merkatuko beste soluzio batzuk integratu; Udalei laguntza eta babesa eman haiek ezartzeko orduan; edo abian jarri zerbitzu horiek emateko erabiliko diren teknologia-azpiegiturak, teknologia haiek guztiak erabiliz.

Beste behin, Nafarroako Udalen arteko estrategia bat izatea –lankidetzan aritzeko eta elkarte gisa funtzionatzeko– oso lagungarria izanen da, dudarik gabe, legeriak ezarritako helburuak lortze aldera.