ANIMSA

Administrazio Elektronikoaren inplikazio ez-teknologikoak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Administrazio Elektronikoa ezartzeko Toki Erakundeetan 39/2015 eta 40/2015 legeen eskakizunak betetzeko behar diren jarduketak gauzatzea behar da. Lege horiek iraultza administratibo handia eskatzen dute, Administrazioaren eraldaketa digitala behar duena eta maila desberdinetako betebeharrak sortzen dituena.

NO_TECNOLOGICAHerritarrekin harreman elektronikoa bermatzeko, espedienteak elektronikoki izapidetzeko, informazio- eta gardentasun-eskubidea bermatzeko tresnak eta baliabideak izatea dira 39/2015 eta 40/2015 legeek xedatzen dituzten betebehar batzuk. Betebehar horiekiko konpromisoak Administrazioaren eraldaketa digitala gauzatzeko balioko du.

Eraldaketa digitalak ez dio teknologiari soilik eragiten, administrazio osoari eragiten dio. Esparru teknologikora mugatzea akats larria da, aldaketa pertsonek sustatu behar dutelako. Garrantzitsua da jakitea teknologiak informazio- eta dokumentazio-kudeaketaren eta zerbitzu-hobekuntzaren erronken soluzioaren zati bat soilik eskaintzen duela. Zeharkako prozesua da, eta alderdi teknologikoak, antolakuntzakoak eta kulturalak hartzen ditu.

Honako hauek dira prozesu honen zutabe batzuk:

  • Erakunde osoaren inplikazioa: Tresna teknologiko berriak sartzeak antolakuntzako aldaketa eta aldaketa funtzionala eskatzen du, barneko eta administrazioen arteko funtzionamendu elektronikoa bermatzeko kontuan izan behar dena. Aldaketa funtzionalaren adibidea da Herritarren Arretarako Bulegoetako erregistro-bulegoen eraldaketa. Langile publikoek interesdunei lagundu beharko diete izapide elektronikoak egiten.
  • Sinplifikazio administratiboa, epeak eta baliabide- eta agiri-kopurua murrizteko. Kontua ez da espedientea paperetik formatu elektronikora lekualdatzea. Izapideak eta, ondorioz, herritarrei eskatzen dizkiegun agiriak birdiseinatzeko eta sinplifikatzeko aukera moduan ikusi behar da. Izapidetze-fasean ere denbora aurrezten da, orain zati bat dagoelako automatizatuta. Adibidez, sinadura askoren ordez “zigilu elektronikoak” erabiltzen dira eta, horrela, barne-baliabideak aurrezten dira.
  • Aldaketa herritarrengan ardaztea. Ez dute herritar guztiek ezagutzen administrazioarekin elektronikoki harremanak izateko eskubidea, edo guztiek ez dakite nola gauzatu. Ezarriko den harreman-mota berria jakinarazi eta azaldu behar zaie herritarrei, horren berri eman ondoren beren eskubideak gauzatu eta betebeharrak bete ahal ditzaten bide elektronikoz.
  • Administrazio elektronikoa paperik gabeko administrazioa da. Horretarako, eskura izan behar da prozeduraren hasieratik artxibatu arte agiri elektronikoen barne-kudeaketa egiteko aukera ematen duen agirien kudeaketa-politika. Agiri elektronikoaren trazabilitatean, segurtasunean eta fidagarritasunean oinarritzen da prozedura. Agiri horiek eta administrazioaren eskuetan dagoen beste edozein informazio eskuragarriak izango dira, eta interesdunak, prozedura batean, egoitza elektronikoaren bidez eskuratzeko aukera izan behar du.

Eraldaketa digital hori gauzatzeko urrats asko egin behar dira baina, dudarik gabe, herritarrentzako zerbitzu-prestazioan efikazia eta modernizazio handiagoa lortzeko balioko dute.