ANIMSA

6 TOKI-ERAKUNDEK EGOITZA ELEKTRONIKO BERRIA ESTREINATU DUTE

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Aria, Atetz, Bakaiku, Oiz, Urdiain eta Urrozko udalek Egoitza Elektroniko berriak argitaratu dituzte; Egoitza Elektroniko horiek ANIMSAk garatu ditu.

Egoitza elektroniko berriek funtzionaltasun, irisgarritasun eta erabiltzeko erraztasun handiagoa ematen dute. Horrek herritarrek administrazioarekin duten esperientzia hobetzea eta zerbitzu publikoak errazago eskuratzea dakar berarekin.

Egoitza elektronikoen bidez, herritarrek dokumentuak erraz bidal ditzakete Erregistro Telematikoaren bidez, beren informazioa eta beren espedienteetakoa kontsultatu dezakete, jakinarazpen elektroniko fede-emaileak jaso ditzakete, edo gero eta izapide eta kudeaketa gehiago egin ditzakete bide telematikotik.

Egoitza Elektroniko horiek Herritarren Karpeta berri bat dute. Hau da, eremu pribatu bat dute; eta eremu horrek, diseinu hobetuaz gain, funtzionalitate berriak eskaintzen ditu: esaterako, errolda-agiriak eta katastro-ziurtagiriak eskuratzea; ordainagiriak kontsultatzea eta inprimatzea; udal espedienteen egoera, Erregistroko dokumentuak eta jakinarazpen fede-emaileak kontsultatzea; etab.

Herri Administrazioen Ministerioak sortutako beste zerbitzu eta elkarreragingarritasun-plataforma batzuekin integratzeko aukera ere ematen dute, herritarren eragiketak eta izapideak ahalik eta gehien errazteko. Besteak beste, Cl@ve akreditazio-sistema.

Udal Egoitza Elektronikoak berritzea eta horien bidez zerbitzu gehiago eta hobeak emateko aukera egotea, zalantzarik gabe, aurrerapauso handia da kudeaketa publikoan; bai herritarrentzat, bai toki-administrazioarentzat berarentzat.

Egoitza Elektroniko berriak