ANIMSA

39/2015 Legeari eta 40/2015 Legeari buruzko ohiko galderak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

faqBi lege “siamdar” horien inguruan sor litezkeen ahalik eta zalantza gehien argitzeko helburuarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak txosten bat argitaratu du 70etik gorako ohiko galdera eta erantzunekin.

Dokumentuaren helburua Administrazio Publikoei lege horiek aplikatzen eta ezartzen laguntzea da.

Legeen xedea zein den azalduz eta lege horietako bakoitzaren alderdi aipagarrienak zein diren azalduz hasten da dokumentua. Hortik abiatuta, galde-erantzunak bi legeen alderdi nagusiak hartu nahi dituzten 10 kapitulutan daude antolatuta.

Honako hauek dira kapituluak:

1. Aplikazio-eremua eta legeen ezarpena
2. Aginduak indarrean sartzea eta indarraldi atzeratua
3. Erregistro-bulegoak
4. Dokumentu administratiboak
5. Artxiboa
6. Jakinarazpen elektronikoak
7. Identifikazioa eta sinadura elektronikoa
8. Ordezkaritza
9. Karpeta hiritarra
10. Hitzarmen-kudeaketa, jarduera-planak, baliabide propioa eta inbentarioa

Dokumentu osoa Ministerioaren web-orrian kontsulta daiteke, hemen: http://www.minhafp.gob.es/Documentacion/Publico/PortalVarios/Nuevas_leyes_administrativas/FAQs%20LEY%2039-2015%20LEY%2040-2015.pdf